Astelehen haizetsua esnatu zaigu. 120 kilometro ordutik gorako boladak izan ditzakegula eta, goizeko 9:00az geroztik arratsaldeko 15:00ak arte indarrean izango da alerta laranja. Haizeguneetan, "bizi-gogor ibiliko da, bolada oso gogorrekin, eta bolada horiek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki kostaldean", Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez. Haizeguneak ez diren tokietan, aldiz, abisu horia izango da indarrean ordu tarte berean. Kasuotan, "haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete".
Astelehen arratsaldean zehar, beraz, giroa baretuko da. Gaur, otsailak 12, Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Arratsaldea aurrera joan ahala atertuz joango da eta amaieran hodeiak gutxituko dira. Egunaren erdiko orduetan mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, azken orduetan hegoaldekoa. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da". Asteartean, "giro eguzkitsua nagusi; zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Hego-haizea nagusi, arratsaldean brisa ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira, maximoak nabarmen edo asko igoko dira". Etzi, "hodeiak eta ostarteak. Hego-haizea ibiliko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus atarian jaso dezakezue.