Irudi historikoa ikusi ahal izan duguna gaurkoan. Azken egunotan, Euskal Herrian nahiz hemendik kanpo nekazariek eta abeltzainek abiaturiko protestara batu dira aste hasiera honetan Gipuzkoako baserritarrak. Hainbat eta hainbat eskualdeetako baserritarrek planto egin dute astelehen goiz honetan. Ezohikoa izan da protesta deialdia bera, eta baita bideratzeko modua ere. Izan ere, asteburuan, sindikatuetatik aparte, whatsapp talde baten bidez antolatu dira eta hala zabaldu dute deialdia bera.
Modu horretan, aurre hartu diete sindikatuei. EHNE eta ENBA sindikatuek hain zuzen, martxoaren 1etik aurrera iragarri dituzte mobilizazioak. "Gipuzkoako baserritarrok, ENBA eta EHNE sindikatuak deitutak, gure bide propioari ekingo diogu martxoaren 1ean", iragarri dute asteburu honetan bertan.
Gaur, protestei ekin dieten baserritarrek ez dute gehiago itxaroterik nahi izan. Planto egin eta errepidera irten dira traktore gainean. N1 errepidea hartu dute astelehen goizeko lehen orduan, 7:00ak aldera Andoainen elkartu ostean. Handik Lasarte-Oriatik barrena, Belartza paretik Urbil merkatalgunera jaitsi dira. Bertan zirela, beste eskualde gehiagotatik baserritarrak heltzen joan dira.
Gaurkoan, hirugarren sektoreko merkatalgunea oinarrizko lehen sektoreak inguratu du, eta haren topagunea izan da, Donostiara abiatu aurretik. Gipuzkoako hiriburuan sartu aurreko azken geltokia izan da Usurbilgoa. 11:00ak jota denak batera abiatu dira Donostiarantz.
#Usurbil Traktore ilara izugarri luzea Gipuzkoako baserritarrena. Mantso doaz Donostiarantz: pic.twitter.com/TPEjhgUnXr
— noaua (@noaua) February 12, 2024
#Usurbil dik badoaz. Traktoreetan daramaten Gipuzkoako baserritarren protesta Donostiara bidean: pic.twitter.com/b4kYBCv5gs
— noaua (@noaua) February 12, 2024
#Usurbil Traktore gehiago heltzen ari dira Gipuzkoako beste eskualdeetatik: pic.twitter.com/Kkoodl1m8U
— noaua (@noaua) February 12, 2024
#Usurbil Donostiarako bidea hartu aurreko asanblada egiten ari dira Urbilen bildutako Gipuzkoako baserritarrak. pic.twitter.com/e8qA6NvsRH
— noaua (@noaua) February 12, 2024
#Usurbil Traktoreak iritsi eta iritsi Urbil parera, Donostiarako bidea hartu aurretik. Gipuzkoako baserritarren mobilizazio jendetsua: pic.twitter.com/zjao5Ufl1P
— noaua (@noaua) February 12, 2024
#Usurbil Traktoreak iritsi eta iritsi Urbil parera, Donostiarako bidea hartu aurretik. Gipuzkoako baserritarren mobilizazio jendetsua: pic.twitter.com/zjao5Ufl1P
— noaua (@noaua) February 12, 2024