Sexu aholkularitza gunea
Bi astelehenean behin eskainiko da, oraingoz Potxoenean, 17:00-19:00 artean. Datozen hitzorduak honako hauexek izango dituzue: otsailak 19, martxoak 4 eta 18. Hitzordua bideotatik eskatu ahalko da: info@xelebreak.com / 650 232 714. “Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko”, gogorarazi dute Udaletik.
Aholkularitza juridikoa
Hilean behin eskainiko dute oraingoz Potxoenean. Hurrengo hitzorduak, otsailaren 21ean eta martxoaren 20an izango dira, 15:00-18:00 artean. Hitzordua udaletxean edo 943 371 951 telefono zenbakian eskatu ahalko da. Udalak kontrataturiko Irule abokatu taldeak eskainiko du zerbitzu hau “Usurbilgo emakume guztiei zuzendutako zerbitzua da, eta, gutxienez, ordubeteko aholkularitza legala jasotzeko aukera izango dute”, hainbat gai konplexuri buruzkoa hain zuzen: “banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak”.