Aitzaga Kultur Elkartea erabat barneratua dago 30. urtemuga ekimenetan. Ekainera arte luzatuko den zikloari ekiteko Amebaren kontzertu akustikoa antolatu zuten urtarrila amaieran herriko tabernaren atarian bertan. Hilabete honen hasieran, bestalde, barrikotea egin zuten elkartean.
Handik mugitu gabe iragarri dute hirugarren ekimena, ostegun honetarako. "Aitzaga 30 urtez hegaldian 11 istorio" solasaldia antolatu du Aitzaga Kultur Elkarteak, hiru hamarkada betetzeagatik ekainera arte iragarri duen zikloaren baitan, otsailaren 15erako, arratsaldeko 18:30ean elkartean bertan.
Gogoan izan; ekainera arte luzatuko da urtemuga honi lotutako zikloa. Bitarte horretan, sorreratik lanean aritu diren kideen ahalegina aitortu eta eskertu nahi dute Aitzagakoek, urteotan herrigintzari egin dioten ekarpena nabarmendu eta bide honetan indarberritu baita, besteak beste, bazkide gehiago erakarrita.
Ekainaren 1ean, egun osorako iragarri duten jaialdiarekin borobilduko dute datozen sei hilabeteotako zikloa. Ordura arte, hilero izango dira ekimenak; eduki politikoduna dutenak edota aisialdira begirakoak. Otsailari ekiteko, aipatu moduan, barrikotea antolatu dute Aitzaga elkartean. 30. urtemugako zikloa, aldiz, egun osoko jaialdi batekin borobildu asmo dute ekainaren lehenean.
“30 urtez hegaldian”
Otsailak 15, osteguna
18:30 "Aitzaga 30 urtez hegaldian 11 istorio" solasaldia Aitzaga elkartean.
Ekainera arte...
Hilero ekimenak.
Ekainak 1, larunbata
Egun osoko jaialdia: bazkaria, kontzertuak...
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.