2024/02/25 11:00-13:30

Irteera

"Usurbil Museo Irekia" eta Chillida Lekura bisita gidatua

"Usurbil Museo Irekia" eta Chillida Lekura bisita gidatua
Sutegi, Usurbil

Ordua: 11:00-13:30.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Eduardo Chillidaren mendeurrena da aurten eta 650 Usurbil Bizin euskal artista paregabe honen ibilbide artistikoa ospatu nahi dugu. Chillida Lekurekin batera bisita gidatu berezi bat antolatu dugu; Museo Irekia bisita gidatuarekin hasiko gara Usurbilen eta herriko kaleetan dauden artelan garaikideak azalduko ditugu . Chillidarekin batera Gaur taldeko kide izan ziren Remigio Mendiburu eta noski, Jose Luis Zumetaren piezak ikusiko ditugu. Bisitaren ondoren autobusean Chillida ekura joango gara, bertako gidak baita ere museo ireki honen barrena eramango gaitu; Eduardo Chillidaren artelanak azaltzeaz gain Maeght Unibertsoa izeneko aldi baterako erakusketa ikusteko aukera ere izango dugu (Alberto Giacometti, Alexander Calder, Joan Miró, Julio González, Barbara Hepworth, Alexander Calder, …)".
Gehienezko bisitari kopurua: 14.
Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus (taldea osatu dute).
Prezioa: 18 urtetik gorakoentzat 7 euro, adin txikikoek doan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Chillida Leku, 650 Usurbil Bizi.