Iazko estreinako edizioko arrakastaren ondotik, 2. Xake Topaketa antolatu du Sutegi udal liburutegiak otsailaren 16 (LH 1, 2 eta 3 mailakoentzat) eta 23rako (LH 4. mailatik gorakoentzat) 17:00etan liburutegian bertan. Hitzorduotarako izena Sutegin bertan eman beharko da.
Antolatzaileen esanetan, iaz "hasiera batean egun bakarreko ekintza izan behar zuen, baina azkenean bi saio egin behar izan genituen jende askok eman zuelako izena. Gainera, tamalez, baten bat kanpoan ere geratu zen. Hogei pertsonarentzat baino ez daukagu lekua eta materiala, eta beraz, ezin izan genien denei jokatzeko aukera eman".
Horregatik, aurtengoan, "bi saiorekin nahikoa ez dela ikusten badugu, hirugarren ostiral bat ere egin genezake". Sutegi udal liburutegitik jokorako sistemaren nondik norakoak aurreratu dituzte. "Sistema suitzarra jarraitzen dugu irabazleek irabazleen kontra egin dezaten, eta galdu dutenek galdu dutenen aurka".
Xake topaketa honez gain, ekimen gehiago ere iragarri dituzte datozen asteotarako.
Negua liburutegian
Otsailak 16/23, ostiralak
2. Xake Topaketa:
Ordua: 17:00.
Otsailaren 16an: LH 1, 2 eta 3. mailakoei.
Otsailaren 23an: LH 4tik gorakoentzat.
Oharra: taldea oso handia baldin bada, martxoaren 1ean beste saio bat egingo dute. Bi saioak adinaren arabera antolatuko dira.
Izen-ematea: Sutegi udal liburutegia.
Otsailak 28, asteazkena
17:30 Azalerako Ipuinak, Saroa Bikandirekin.
Zehaztasunak: "Giro lasaia eta atsegina sortuko dugu ukimena, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak, liburuak... baliatuz. Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan daitezke".
Iraupena: 40 minutu.
Nori zuzendua: 0-3 urteko haurrentzat eta euren gurasoentzat.
Izen ematea: Sutegi udal liburutegian.
Oharra: plaza mugatuak.
Martxoak 4, astelehena
18:00 Ameli ipuin kontalariaren ipuin kontaketa saioa.
Nori zuzendua: 4 eta 5 urteko haurrentzat.
Iraupena: 45 mimutu.
Martxoak 5, asteartea
18:30etan hasita, idazketa tailerra Yolanda Arrietarekin.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.
Izen ematea: Liburutegian bertan.
Iraupena: ordu eta erdi.
Antolatzaileak: Etumeta Euskaltegiarekin elkarlanean antolatua.
Martxoak 14, osteguna
19:00 Liburu aurkezpen-solasaldia: Iñaki Zabaletaren "Nazioa eta hizkuntza, Humboldtekin solasean".
Iraupena: ordubete inguru.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.