Anbulatorio ondoko zelaian kokatuko den Usurbilgo Elkargunea diseinatzeko parte hartze prozesua abiarazi zuten otsailaren 3an Udarregi ikastolako jangelan. Elhuyarrek dinamizaturiko prozesuko bigarren saioa, izatez hilaren 24rako zegoen iragarria, baina larunbat honetara, otsailaren 17ra aurreratu dute.
Hitzordu hau ez da ikastolan egingo. Izan ere, txangoa antolatu dute Oñatira. Bertako Eltzia egitasmoa eta Gaztelekua ezagutu ahalko dituzte deialdiarekin bat egiten dutenek. Goizeko 9:00etan jarri dute abiatzeko hitzordua, 13:30ean handik herrira itzuli asmo dute. Prozesu honen sustatzaileek ohartarazi dutenez, “izen-emate kopuruaren arabera, autobusa jarriko da; bestela, auto partikularrekin antolatu beharko gara”. Esteka honetan eman ahalko da izena: https://form.jotform.com/240251531382043
Elkargunea eraikitzeko parte hartze prozesua
Saioen egutegia: otsailak 3 eta 17, martxoak 16, apirilak 20, maiatzak 18 eta ekainak 15.
Saioen ordutegia: 10:00-13:30.
Saioen lekua: Udarregi ikastolako jangela.
Zehaztasunak: Udarregi ikastola pareko zelaian kokatuko den Usurbilgo Elkarguneari lotutako parte hartze prozesua.
Jorratuko dituzten gaiak:
-Elkargunea ezaugarrituko duten balioak.
-Kudeaketa eredua.
-Barne-antolaketa.
-Nolako espazioa nahi den.
-Zer beharrei erantzun.
-Nola egituratu.
-Partaidetza prozesua amaitu eta eraikina izan bitarteko denbora horretarako dinamika eta egitekoak zehaztea.
-Elkargunearen izena.
-Beste esperientzia batzuen ezagutza.
Dinamizatzailea: Elhuyar.
Sustatzaileak: Usurbilgo Elkarguneko sustatzaileak.