Kulturaldia

Bizkarsoro filmarekin ekin dio Noaua!ren Kulturaldiak

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 16a, 20:30

"Bizkarsoro" film proiekzioarekin hasi da bi asteburu iraungo duen Noaua!ren Kulturaldia. Ia auditorioa beteta, filmaz gozatu eta aktoreetako batekin solasaldia egiteko aukera izan dute bertaratutakoek. 

Bizkarsoron, Ipar Euskal Herriko fikziozko herri batean, gertatutako istorioak biltzen ditu filmak. Benetako bost istoriotan oinarritutako kontakizunak biltzen ditu filmak 1914tik 1982 bitarte, Lehen eta Bigarren Mundu Gerrek Ipar Euskal Herrian eragindako aldaketa sozial bortitza erakusten dutena. Bertako  historia eta egungo egoera ulertzeko aukera bikaina izan dute Sutegira hurbildutakoek.