Ekimen politikoak, aisialdikoak eta musika tartekatuko dituzte hiru egunotan. "Gazteen jakintza, ahalmena eta indarra" kokatu nahi dituzte ekimen honen erdigunean. Hausnarketarako hamaika gai izango ditu martxoaren 29tik 31ra Lezora joan asmo duenak. Izan ere, hiru egun horietarako egitarau osoa aurkeztu du aste honetan Ernai gazte antolakundeak. Honatx zabaldu duten kartela:

Ikusiko zenuten moduan, Usurbilgo ordezkaritzarik ez da faltako Ernairen ekimen horretan. Izan ere, Ameba Usurbilgo musika taldeak parte hartuko du hitzordu horretan. Azkenekoz, urtarrila amaieran ikusi eta entzun genituen. Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemugako ekimenak abiarazi zituen Malen Azpiazuk, Aritz Zabaletak, Jon Mikel Azpiazuk eta Enara Eizagirrek osaturiko taldeak, herriko taberna atarian eskainitako kontzertu akustikoarekin. Duela bi urte, 2021eko otsailean aurkeztu zuen estreinako lana, "Elikatuz" izenekoa.
"Gazteon eskutik loratuko da udaberria" ekimenerako hiru egunetarako bonuak salgai jarri dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan; tartean, Usurbilen, Aitzagan hain zuzen, 35 euroren truke edota sarean.
"Udaberriarekin batera Euskal Gazteriaren borroka grina ernalduko da, gure potentzial guztia herri mailako borroka zikloaren mesedetan jartzera goaz eta batez ere gure bizitzak zeharkatzen duen Belaunaldi Krisia gainditzera goaz. Alegia, Gazte Udaberri baten aurrean gaude non geroz eta gazte gehiago izango garen herri honen eraikuntzaren alde ekingo dugunak. Eta hain zuzen ere hor kokatzen dugu ekimen hau", iragarri zuen urte hasieran Ernaik.