Usurbilkultura.eus

Aitzaga Kultur Elkartearen ekainaren 1eko jaialdi handiko egitaraua ezagutarazi dute

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 20a, 14:17

Sarrerak egunotan jarri dituzte salgai, baina astearte honetan ekaineko lehenengo larunbat horretan izango den jaialdi handiaren egitaraua plazaratu du 30 urte betetzear den Aitzaga Kultur Elkarteak.

Ziur, ahaztezina izango den jaialdi handi baten atarian da Aitzaga Kultur Elkartea eta Usurbil. Izan ere, bilgune honek 30 urte beteko ditu ekainean eta hilabete horretarako, ekainaren 1erako hain zuzen, jaialdi erraldoia iragarri du. Egunotan, hitzordu horretarako txartelak salgai jarri dituzte antolatzaileek, baina astearte honetan, albiste honetan beherago duzuen egitarau zehatza plazaratu dute. Bistan denez, musikaz eta jan-edanaz girotua egongo den egun osoko jaialdia izango da ekainaren 1ekoa, larunbatarekin ospatuko dena.

1.500 sarrera jarri dituzte salgai, eskuratzeko epea zabalik duzue. Bi sarrera mota jarri dituzte guztion eskura; batetik, herri bazkaritarako txartelak; bestetik, jaialdi osorako sarrerak. Herrian osatzen ari diren Fanfarrikant Brass Banden emanaldia, ekitaldia, herri bazkari eta afaria eta aurkezpenik behar ez duten Euskal Herri mailako abeslari eta musikari taldeek girotuko duten kontzertu gaua.

Ekainaren 1eko jaialdi handia heldu aurretik, 30 urteoi gorazarre egiten segiko du Aitzaga Kultur Elkarteak. Gogoan izan, azken asteotan, Amebaren kontzertu akustikoa, barrikotea edota solasaldia programatu dute. Martxorako, iaz bezala, sukaldaritza ikastaroa. 

“30 urtez hegaldian”
Ekainera arte...
Hilero ekimenak.


Otsailak 29, martxoak 7, 14, 21

18:00-21:00 Martxoa Gastronomikoa Aitzaga elkartean.
Bideratzailea: Elketa jatetxeko sukaldari Haritz Arruti herrikidea.
Prezioa: 35 euro.
Izen-ematea: 697 797 941 telefono zenbakian, otsailaren 26a baino lehen.
Plaza kopurua: 12.
Oharra: “Izen ematea ikastaro osorako izango da”.


Ekainak 1, larunbata
Egun osoko jaialdia:
13:00 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria
18:00 Fanfarrikant Brass Band
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
*Afaltzeko aukera izango da.

Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman salgai.
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.