Urte hasieratik indarrean dira 2024ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onarpena eman zietela jakinarazi zuen Usurbilgo Udalak hain zuzen, pasa den abenduaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkiaren bidez. Bertan, besteak beste, urte berrirako egutegi fiskala zein izango den ere zehaztu zuten; alegia, zerga edota tasa bakoitza noiz ordaindu behar den.
Hala, iazko azken hiruhilekoari zegokion asteroko merkatuaren erabilpen tasa ordaintzeko epea izan zen urtarrilean. Iragan urritik abendurako ura, estolderia eta hondakinen zerga ordaintzeko tartea asteotan. Martxoan sartzearekin batera, trakzio mekanikozko ibilgailuei lotutako zerga ordaintzeko epea irekiko du Udalak, apirilaren 15era arte. Momentuz, zerga honen errolda onetsi eta udal Kontuhartzailetzan jendaurrean ikusgai jarri duela ohartarazi du, asteazken honetako, otsailaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Bihartik aurrera, aztertzeko hilabeteko epea izango da.
Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:
Zerga / Tasa |
Ordain epea |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik 31ra |
Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 1etik martxoak 1era |
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 1etik apirilak 15ra |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1tik maiatzak 2ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 2tik ekainak 3ra |
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15tik uztailak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 1era |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 1etik irailak 2ra |
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 2tik urriak 1era |
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik 31ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 1etik abenduak 2ra |
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |