Emakumeei zuzenduriko aholkularitza juridikoa gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 21a, 08:57

Usurbilgo Udalaren hileroko zerbitzu hau gaur eskainiko dute Potxoenean.

Aholkularitza juridikoa
Hilean behin eskainiko dute oraingoz Potxoenean. Hurrengo hitzorduak, asteazken honetan, otsailaren 21ean eta martxoaren 20an izango dira, 15:00-18:00 artean. Hitzordua udaletxean edo 943 371 951 telefono zenbakian eskatu ahalko da. Udalak kontrataturiko Irule abokatu taldeak eskainiko du zerbitzu hau “Usurbilgo emakume guztiei zuzendutako zerbitzua da, eta, gutxienez, ordubeteko aholkularitza legala jasotzeko aukera izango dute”, hainbat gai konplexuri buruzkoa hain zuzen: “banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak”.


Sexu aholkularitza gunea
Bi astelehenean behin eskainiko da, oraingoz Potxoenean, 17:00-19:00 artean. Datozen hitzorduak honako hauexek izango dituzue: martxoak 4 eta 18. Hitzordua bideotatik eskatu ahalko da: info@xelebreak.com / 650 232 714. “Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko”, gogorarazi dute Udaletik.


Energia aholkularitza
Usurbilgo Udalak abian du doako energia aholkularitza zerbitzua duela hilabetetik. "Udaletxean bertan zein “herri-auzoetan eskainiko du”. Zerbitzu ibiltaria izango da eta gaurkoan Aginagan kokatuko dute.

“Zerbitzu horren bidez, batik bat, herritarrek argindarraren fakturei buruz zein energia berriztagarriei buruz izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izango dituzte”. Ordu eta lekuotan eskainiko du Udalak doako energia aholkularitza zerbitzua, astelehen honetatik aurrera:
-Udaletxean: asteartetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.
-Energia aholkularitza zerbitzua, herri-auzoetan:

Astelehenetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
-Zubietan (Kaxkapen): hilabeteko lehenengo astelehenean.
-Santuenean (auzo elkatearen lokalean): hilabeteko bigarren astelehenean.
-Aginagan (Pintura gelan): hilabeteko hirugarren astelehenean.
-Kaxkoan (Potxoenean): hilabeteko laugarren astelehenean, 09:00etatik 13:00etara udaletxean; 16:00etatik 19:00etara, Potxoenean.

Hitzordua hartzeko: 943 37 19 51 / iromero@usurbil.eus