2024-25 ikasturtea

Ikastetxeetan aurrematrikulatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 21a, 08:44

2024-25 ikasturterako aurrematrikulazio ixtear dute ikastetxeek. Ostirala, otsailaren 23a izango da horretarako azken eguna. Lerrootan dituzue inguruotako ikastetxeei buruzko xehetasunak.

Udarregi ikastola
Ordutegia: hitzordua eskatzeko, deitu aurrez ikastolako 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Udarregi ikastolaren eskaintza

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Heziketa Integrala: Konpetentzietan Oinarritutako Hezkuntza. 
  • Hezkuntza eredu propioa: Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa garatzen dugu.
  • Ikastola Berritzailea: eraldaketa didaktiko, metodologiko, eta teknologiko etengabea sustatzen dugu.
  • Ikastola Euskalduna: euskaraz irakatsiz eta ikasiz, euskaraz biziz, euskaldun konprometituak hezten dihardugu.
  • Irakaskuntza Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa hautazko gaia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Herritarra: Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgildutako ikastola.
  • Ikastola inklusiboa: guztion ikastola bultzatzen dugu, aniztasuna, garapen-erritmo eta behar espezifikoak aintzat hartuz.
  • Baso eskola: basoa gela bihurtzen da. Espazioa eta bertan aurkitzen diren naturako elementu guztiak ikasteko baliabide dira.
  • KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean 2017tik aurrera, beste 56 ikastolekin batera.
  • Autobusa auzo eta herrietara: Santuenea, Aginaga, Zubieta eta Lasarte.
  • Jangela: bertan sukaldatutako herriko produktuak.
  • Zaintza zerbitzua: 08:00etatik 09:00etara eta irailean eta ekainean, 14:30-16:30 artean.
  • Zirimara proiektua: eskola kirola eta aisialdia.
  • Beka sistema propioa: kuoten %100 bonifikatua.

Informazio gehiago:
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus 




Aginagako Herri Eskola
Bertan, eskaintza hauxe dute:
-2-12 urte bitartekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...
-Jantoki zerbitzua, bertako ostatuan sukaldatua.
-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz.
-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...
-Baratza: auzokoek, familiek eta eskolak jorratzen duten eremua; uzta ekologikoa sustatuz.
-Eskola orduz kanpoko kirola.
-Goizeko gela, 8:00-9:30 artean.

Informazio gehiagorako:
-Aurrematrikulazioa, otsailaren 7tik 23ra, 9:30-16:30 artean.
-Helbidea: Erriberako kalea 7, 20170 Aginaga
-Telefono zenbakia/faxa: 943 372 044.
-E-posta helbidea: 012261aa@hezkuntza.net


Zubietako eskola
Informazio gehiagorako:
Learritze 52, 20160 Zubieta
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org


Oriarte BHI
Gogoan izan, bertan, 12-18 urtera arteko hezkuntza eskaintza dute; DBH eta Batxilergoko ikasketak egiteko aukera dago bertan.

Informazio gehiagorako:
oriarte.eus
-Larrekoetxe eraikina DBH 3-4 eta Batxilergoa: Buenos Aires aldapa 1, 20160 Lasarte-Oria
943 89 94 92
-Landaberri eraikina, DBH 1-2; Pintore, 2; 20160 Lasarte-Oria
943 89 94 94