Izan ere, Animaliak eta Landareak Babesteko Gipuzkoako Elkartea laguntzeko proiektua landu dute Udarregi ikastolako DBH 2. mailako ikasleek. Materiala biltzen aritu ziren hilabete hasieran, Udarregi ikastolako DBH 2. mailako ikasleak Animaliak eta Landareak Babesteko Gipuzkoako Elkartea laguntzeko. Horren bueltan elkartasun proiektu bat garatu dute. Abiarazitako ekimenekin 300 euro eta hainbat material bideratu dituzte bertara. Proiektua aurkeztu, babeslekuari buruzko informazioa helarazi eta laguntza batzeko informazio postua jarri dute ostegun goizean, Mikel Laboa plazan.
Adoptatzen ez dituzten animaliak laguntzen ditu elkarte honek. "Haien zaintzaile izaten gara behin betiko adoptatuko dituen norbait bilatzen diegun arte". Elkarte hau laguntzeko bide ezberdinak dituzte; diru ekarpenak egin daitezke, animaliak adoptatu. Elkarteari buruzko informazio gehiago, protectoradegipuzkoa.com atarian jaso dezakezue.
Udarregi ikastolako DBH 2. mailako ikasleek landu duten proiektuaren berri eman diote NOAUA!ra helarazi duten testu honen bidez:
Udarregi Ikastolako DBH 2. mailako ikasleak Animaliak eta Landareak Babesteko Gipuzkoako Elkarteari laguntzen aritu gara
Udarregi Ikastolako DBH2ko ikasleak gara eta ekimen berri bat jarri dugu martxan Animaliak eta Landareak Babesteko Gipuzkoako Elkarteari laguntzeko asmotan. Gure helburuak jendeak animaliak adoptatzea eta adoptatzen ez dituzten animaliei laguntzea izan dira hauentzat materiala bilduz.
Proiektu hau burutzeko dirua eta materiala lortzea ezinbestekoa izan da. Horretarako, zozketa-txartelak, infoguneak bezalako ekintzak gauzatu ditugu. Materiala biltzeko kaxak izan dira eskura Sutegin, Kiroldegian, BM eta Eroski supermerkatuetan eta Udarregi ikastolan eta Agerialde ikastolako eraikinean. Kaxa horiek urtarrilak 25etik otsailak 8ra arte egon dira aipatu ditugun guneetan. Ekimen hauekin guztiekin 300 euro lortu ditugu hainbat material eta elikagaiez gain. Hau guztia elkarteari eman zaio, irudian ikus daitekeen moduan, eta animalien beharretarako erabiliko da.
Honetaz gain, otsailaren 22an mahai informatibo bat jarriko dugu frontoi inguruan 10:30tik 12:15ra herritarrei babeslekuari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz.
Eskerrak eman nahi dizuegu ekimen honetan parte hartu duzuen herritar guztiei zuen eskuzabaltasunagatik, bai errifak erosterako orduan eta baita materiala ematerako orduan ere.
Gure ekimena amaitu bada ere, babeslekuari laguntza eskeintzeko beraien web orria bisitatu dezakezue (https://www.
Mila esker guztiagatik.