Aitzaga Kultur Elkarteak 30 urte beteko ditu ekainean. Ordura arte, hilero hainbat ekimen antolatu asmo ditu. Azken asteotan, Amebaren kontzertua, barrikotea edota solasaldia iragarri dituzte. Iaz bezala, Martxoa Gastronomikoa iragarri dute, datorren hilabeterako sukaldaritza ikastaroa.
Elketa jatetxeko sukaldari Haritz Arruti herrikideak bideratuko du iaz bezala. Lau saio izango dira, otsailaren 29an, martxoaren 7an, 14an eta 21ean, 18:00-21:00 artean Aitzaga elkartean. Prezioa: 35 euro. Izen emateko deitu edo idatzi 697 797 941 telefono zenbakira, otsailaren 26a baino lehen. “Izen ematea ikastaro osorako izango da”, ohartarazi dute antolatzaileek. “Ez galdu aukera, plaza kopuru mugatua da eta!”, egin dute gonbita Aitzaga Kultur Elkartetik. 12 lagunentzako lekua egongo da gehienez.
Ekainaren 1eko jaialdirako sarrerak salgai
Ziur, ahaztezina izango den jaialdi handi baten atarian da Aitzaga Kultur Elkartea eta Usurbil. Izan ere, bilgune honek 30 urte beteko ditu ekainean eta hilabete horretarako, ekainaren 1erako hain zuzen, jaialdi erraldoia iragarri du. Egunotan, hitzordu horretarako txartelak salgai jarri dituzte antolatzaileek.
1.500 sarrera jarri dituzte salgai, eskuratzeko epea zabalik duzue. Bi sarrera mota jarri dituzte guztion eskura; batetik, herri bazkaritarako txartelak; bestetik, jaialdi osorako sarrerak. Herrian osatzen ari diren Fanfarrikant Brass Banden emanaldia, ekitaldia, herri bazkari eta afaria eta aurkezpenik behar ez duten Euskal Herri mailako abeslari eta musikari taldeek girotuko duten kontzertu gaua.
“30 urtez hegaldian”
Ekainera arte...
Hilero ekimenak.
Otsailak 29, martxoak 7, 14, 21
18:00-21:00 Martxoa Gastronomikoa Aitzaga elkartean.
Bideratzailea: Elketa jatetxeko sukaldari Haritz Arruti herrikidea.
Prezioa: 35 euro.
Izen-ematea: 697 797 941 telefono zenbakian, otsailaren 26a baino lehen.
Plaza kopurua: 12.
Oharra: “Izen ematea ikastaro osorako izango da”.
Ekainak 1, larunbata
Egun osoko jaialdia:
13:00 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria
18:00 Fanfarrikant Brass Band
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
*Afaltzeko aukera izango da.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman salgai.
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.