2024/03/01 09:45

Mobilizazioa

Traktoreak bidera: "Lurra Esnatzeko Eguna"

Traktoreak bidera: "Lurra Esnatzeko Eguna"
Urbil merkatalguneko aparkalekua, Usurbil

Ordua: 09:45.
Tokia: Urbil merkatalguneko aparkalekua.
Zehaztasunak: lehen sektorea mobilizatu eta traktore eta ibilgailuekin bidera ateratzeko deia egin dute martxoaren 1erako deitu duten Lurra Esnatzeko Egunean. Izan ere, deitzaileon esanetan, "gure lehen sektorea oso egoera larrian dago eta, honenbestez, ñabardurak alde batera utzita, behar-beharrezkoa da, lehen sektore osoa bat eginda agertzea, Gipuzkoako gizarteak gure aldarria entzun eta bereganatu dezan". Mobilizatzera deitu dute, "lurraldeko baserritarrak eta baserriko ogibidea babesteko eta gure eguneroko lana erraztu beharra defendatzeko. Gipuzkoar guztiei egiten diegu deia, bere parte hartzearekin, baserriaren aldeko konpromezua azaldu dezaten".


"Martxoak 1, lurra esnatzeko eguna"
Eguna: martxoak 1, ostirala.
Hiru zutabe, hiru ibilbide:
1-Lehen zutabea: Goierri-Tolosaldea-Andoain:
8:30 Legorretako tren geltokiko aparkalekua.
9:00 Tolosako Artzabaltza poligonoaren sarrera.
10:00 Andoaingo Petromiralles gasolindegia.

2-Bigarren zutabea, Urola-Kosta-Urbil merkatalgunea:
9:00 Orioko Ubegun poligonoa.
9:45 Urbil merkatalguneko aparkalekua.

3-Hirugarren zutabea, Bidasoaldea-Donostialdea-Garbera merkatalgunea:
9:00 Oreretako Masti Loidi poligonoa.
9:30 Garberako aparkalekua.

Gero, denek Donostiako kaleak zeharkatuko dituzte.
Ondoren, ibilgailu guztiak Ilunbetik gora Gipuzkoako Batzar Nagusietara joko dute.
12:00 Mobilizazioko parte hartzaileak elkartuko dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
12:30 Ekitaldia Gipuzkoako Batzar Nagusietako eraikinaren patioan: manifestuaren irakurketa eta dokumentu hori Gipuzkoako alderdi politiko guztietako ordezkariei helaraziko diete.

Deitzaileak: Gipuzkoako baserritarrak, EHNE eta ENBA sindikatuak eta Gipuzkoako Baso Elkartea.