Gogotik egin du euria azken orduotan. Ur hori etenik gabe biltzen ari da Oria eta ahal duen moduan doa itsasorantz. Bere eguneroko bideari ezin eutsi eta ohiko "mugetatik" kanpo irten da azken orduotan. Zubietan Aliri zubiaren bueltan, bide zati bat urpean utzi du ibaiak. Atallun ere goizeko 10:00etarako urak hartzen hasiak ziren Oriatik gertuen zeuden erriberak, Aialde Berri sagardotegian ere atarian zuten ura.
Santueneko zubitik beste bati begira jarri eta segidan dituzuen irudiak jaso ahal izan ditugu; trenbideko zubipea ia erabat urpean. Orian behera segita, Txokoaldera bitarte erriberetan muturra sartzen ari zen astearte goizeko lehen orduan eta bertako Altzonazko zubirantz indarrez eta nabarmen hazita jaisten ari da errioa. Segidan, orain arte sare sozialetara igo ditugun irudien bilduma.
Une honetan, maila gorrian da Oria:
#Oria
— Euskalmet (@Euskalmet) February 27, 2024
💧🟠#AlertaLaranja #euria #uholdea
🔴 Oriako arroan, Lasarteko estazioa maila gorrira iritsi da.
🔴 En la cuenca del Oria, la estación de Lasarte ha subido a nivel rojo. pic.twitter.com/xHjMvllw9u
#Santuenea ko erriberetan ere muturra sartzen Oria. @Euskalmet pic.twitter.com/zcKsL4CHj9
— noaua (@noaua) February 27, 2024
Oria #Santuenea n. Erriberetan barneratzen. Aialde Berri atarian dute ura. pic.twitter.com/2OaxAGGRm6
— noaua (@noaua) February 27, 2024
Oria #Santuenea n. Erriberetan barneratzen. Aialde Berri atarian dute ura. pic.twitter.com/2OaxAGGRm6
— noaua (@noaua) February 27, 2024
Oria bere eguneroko bidetik atera eta erriberetan barneratu da. #Txokoalde pareko errioaren ikuspegia Altzonazko zubiaren bi aldeetatik. pic.twitter.com/Lx0mjPXsYP
— noaua (@noaua) February 27, 2024
#Txokoalde ko erriberen zati bat urpean baita. Oria indarrez dator itsasorantz. @Euskalmet pic.twitter.com/JLWr4pjIDc
— noaua (@noaua) February 27, 2024
#Txokoalde oraintxe. Begira nola datorren Oria. @Euskalmet pic.twitter.com/2hg7tHE0tM
— noaua (@noaua) February 27, 2024
#Zubieta ko Aliri zubi ingurutik herri sarbiderako bidea urpean Oria ertzean. Txikierdin jada bidea itxi egin dute, ezin da handik #Zubieta ra sartu. pic.twitter.com/eWxj6BFJq1
— noaua (@noaua) February 27, 2024
#Zubieta ko sarbidea Txikierdi aldetik. Oria ertzeko bide zatia urpean da eta hesitua, ezin da igaro bertatik. @Euskalmet pic.twitter.com/eJOcTYdngh
— noaua (@noaua) February 27, 2024
Indarrez eta hazita dator Oria, azken orduotako euri-jasen eraginez. #Zubieta ko Aliri zubia. Maila laranja gainditu du ibaiak goizaldean. @Euskalmet pic.twitter.com/aB1wKzcugI
— noaua (@noaua) February 27, 2024
#Zubieta Azken orduotako euri-jasen eragina agerian. Aliriko zubitik aurrerako Oria ertzeko bide-zatia urpean jada. Alerta laranjan segiko dugu eguerdira arte: @Euskalmet pic.twitter.com/sO3IkHGQ9a
— noaua (@noaua) February 27, 2024