Uholdeak

Auto bat trabatuta geratu da Aliriko zubiaren ondoan

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 27a, 18:32

Arratsalde partean atertu badu ere, Oria ibaiaren maila ez da jaitsi. Erriberak gainezka daude eta Txikierdi eta Zubieta arteko bideak itxita jarraitzen du.

Eguerdian amaitu da alerta egoera, baina Oria gainezka dator oraindik. Zubietan, Aliriko zubiko sarbideak itxita jarraitzen du, oinezkoentzako zein ibilgailuentzako. Goiz partean auto batek zubia igaro du baina ur asko zegoen zerrategi inguruan  eta trabatuta geratu da, ez aurrera ez atzera. Arratsaldeko 17:00etan oraindik hor jarraitzen zuen autoak. Zorionez, gertaerak ez du zauriturik eragin.