Uholdeak

Baratzak urpean eta animaliak urez inguratuak Atallun

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 27a, 17:48

Gaurko uholdeek laku handi batean bilakatu dituzte Atalluko lursailak, hasi Troia ingurutik eta Santueneara arte.

Erriberak izan dira gaurkoan, gehienbat Oriak urpean utzi dituenak eta inguruotara jaisteko bideak. Oso argi ikusi da, besteak beste, Atallun. Santuenea paretik hasi eta Txara pareraino, ia erabat urpean Oriak bereganatu ditu eguerditik aurrera. Animaliak zituen zenbait txabola ere erabat urez inguratuak geratu dira. Trenbidetik gertu geratu da ibaia, haren paretik doan herri bidea itxita noski.