Atzera begira

Otsaila uholde eta elurteekin agurtu izan dugu sarritan

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 28a, 11:12

Garaian garaikoa; elurte eta uholde garaia izaten da negu partea. Baina bitxikeria moduan, otsaila amaiera elurte eta uholdeena izan dugu behin baino gehiagotan Usurbilen, ez aurtengoan soilik. Bestela irudi hauei erreparatu.

Otsaila behin baino gehiagotan agurtu izan dugu elurpean edo urpean. Uholdeak eta elurteak ohikoak izaten dira negu partean, baina azkeneko hamaika urteotan esaterako, bost aldiz izan ditugu halako fenonemoak otsaileko azken egunotan; 2015ean, 2016an, 2018an, 2023an eta aurten. Hirutan uholde txikiak eta bitan elurteak. Irudiotan bildu genituen aurreko gertakariok.

2015ean, otsailaren 25 eta 26an uholdeak izan genituen. Alerta laranja, euria barra-barra. Ohiko lekuak urpean geratu ziren:



Urtebete beranduago, 2016an ere antzeko irudiak bildu genituen otsailaren 27an. "Azken orduetan botatako euri jasen eraginez, errioak zekarren ur emaria ikaragarria zen. Ezin eusterainokoa, eta bere bidetik atera zen", berri eman genuen orduan, "ohiko puntuetako batean, Zubietako Aliri zubi inguruan. Txikierdi Zubietarekin lotzen duen bidea etenda geratu eta itxi egin behar izan zuten ondorioz, bide zati bat urpean geratu baitzen. Gainera, Zubietako zonalde bat argindarrik gabe egon zen ordu luzez, matxura konpondu arte".



2018ak elurtea ekarri zigun otsailaren 28an. "Elurrak gorabehera asko eragin ditu goizean goizetik. Jende asko ezin lanera joan, haurrak eskolarik gabe, errepideak gaizki, tren zerbitzuan atzerapenak... Baina irudi eder ugari utzi ditu", berri eman genizuen. Honatx egun hartako irudi bilduma:



Bost urte lehenago bezalaxe ez, baina 2023ko otsaila amaieran ere elurrak herria zuritu zuen.