Otsaila amaierarekin batera, udalbatzaren osoko bilkura ate joka dugu. Hilabete honi dagokion ohiko saioa gaur izango da, hilaren 29an.
Hitzordu horri begira, Usurbilgo Udalak helarazi berri du udal ordezkariek ahotan hartuko duten gaien zerrenda. Oraingoan, Palestinari eta bidean datorkigun Martxoaren 8ari lotutako mozio bana bozkatuko dute. Horrez gain, hirigintza arloari lotutako beste bi hizpide ere izango dituzte: Orbeldiko presa eta Txokoaldeko trenbideko lanak. Eta kontu gehiago ere bai; honatx Udaletik astelehen honetan helarazi duten gai-zerrenda osoa:
Osoko ohiko bilkura
Eguna: otsailak 29, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2024/01/25eko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko urtarrilaren 21etik otsailaren 21era (2024/71-2024/240).
3.- 2023ko hirugarren soldata igoera onartzea (%0,5) (2023FOIG0001).
4.- 2024ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onartzea (2023FAZE0001).
5.- Txokoaldeko Altzonaz zubia birgaitu eta sendotzeko, eta Aginagako tunelaren obrak Txokoaldeko auzoan izango dituen eraginak murrizteko neurriak hartzeko helburuarekin ETS (Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea) eta Usurbilgo Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzea (2023HITZ0007).
6.- Hiri Antolamenduko Arau Subisidiarioetako Ondare Katalogoaren Aldaketa Puntuala, ondare etnografikoko elementuen artean jasotako "Orbeldi presa eta indarretxea (ruina)" deskatalogatzeko Aldaketa Puntuala (05 aldaketa). Hasierako onarpena (2024HBES0004).
7.- Taxi zerbitzuaren 2024ko hiri tarifak onartzea (HZ.06/2024-0063).
8.- Mozioa: Palestina (2024IMOZ0001).
9.- Mozioa: Martxoak 8 (2024IMOZ0002).
10.- Galderak eta eskaerak.