Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, abisu horian izango gara haizeagatik ostegun arratsaldeko 15:00etan hasi eta gauerdira arte. "Haizeguneetan mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 90-100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Haizeguneak ez diren lekuetan mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izan daitezke", eman du aditzera Euskalmet-ek.
Giro honekin, ostegun honetan, otsailaren 29an, Usurbilen, "egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da. Arratsaldean eta gauean euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina. Egunaren lehenengo partean hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du ahul-bizi, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".
Ostiralean, "egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da; egunaren bigarren partean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Goizaldean eta arratsalde-gauean euri txikia egingo du, ertaina izan daiteke arratsalde-gauean. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin; goizean hego-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez".
Larunbatean, "zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, bereziki egunaren bigarren partean; zenbait lekutan prezipitazioa ugaria izango da. Arratsalde-gauean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Goizaldean mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, goizean hego-mendebaldekoa nagusituko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira; egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus atarian jaso dezakezue.