Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa herri ekimenek eginiko deialdiarekin bat egingo du baita Usurbilek ere. Palestinaren aldeko herri taldeak mobilizazio asteburua iragarri du udalerri honetan. Elkartasun mahaia jarriko dute: bertan diru bilketa bideratu edota Palestinako banderak salduko dituzte.
Horrez gain, larunbaterako, martxoaren 2rako, "2 ordu Palestinarekin" mobilizazio girotua deitu dute. Txandaka, herri eragile ezberdinek parte hartuko dute 12:00etan hasi 14:00ak arte luzatuko den elkarretaratze girotuan. Herritarrei elkartasuna adierazi eta elkarretaratzean parte hartzeko egin diete antolatzaileek, Palestinako banderak balkoietan jartzeko gonbita egitearekin batera. Mobilizazioa Mikel Laboa plazan egingo da; euria bada, frontoian.
Usurbil ere Palestinarekin
Martxoak 1, ostirala
18:30-20:00 Elkartasun mahaia Mikel Laboa plazan.
12:30-14:00 Elkartasun mahaia frontoi inguruan.
12:00-14:00 "2 ordu Palestinarekin" elkarretaratzea Mikel Laboa plazan (euria bada, frontoian). Herritar orok parte hartzeko aukera izango du. Txandaka herri eragileok ere parte hartuko dute:
12:00-12:15 NOAUA! Kultur Elkartea.
Martxoak 17, igandea
12:30 Manifestazioa Donostiako Alderdi Ederretik, Euskal Herriko kulturgintzak deitua, "Genozidioari stop!" aldarripean.
Adierazpena
Palestinaren aldeko elkartasun aktiborako deia Usurbilgo herritarrei!
“Gernika Palestina” eta “Yala Nafarroa” plataformek luzatutako deialdiarekin bat egin dugu Usurbilen.
Zertarako?
- Netanyahu nazioarteko epaileen aurrera eramateko.
- Gazan elkartasun proiektuak bultzatzeko.
- Palestina leku guztietan ikustarazteko.
Helburu horiekin elkartasun mahaia egongo da Frontoiaren inguruan (Osteguna, otsailak 29, 18:30-20:00; Ostirala, martxoak 1, 18:30-20:00; larunbata, martxoak 2, 12:30-14:00). Bertan, salgai egongo dira Palestinako banderak balkoietan jartzeko. Elkartasun kutxa ere izango da, goian aipatutako helburuetarako dirua biltzeko.
Martxoaren 2an, “2 ordu Palestinarekin” elkarretaratzea izango da (12:00 -14:00) Mikel Laboa Plazan, herriko hainbat talderen eskutik.
SOS GAZA !!
PALESTINA ASKATU!!
Palestinaren aldeko herritar taldea.