Palestina eta Martxoaren 8ari lotutako mozio bana edota Txokoaldeko trenbideko lanen hitzarmena onartu dute

Noaua Aldizkaria 2024ko martxoaren 1a

Bi mozio eta bestelako erabaki gehiago ere onartu zituen udalbatzak osteguneko osoko bilkuran.

Segidan duzue ahotan hartutako gaiei lotutako bozketen emaitzak. Datozen egunotan, gai hauei buruzko xehetasun gehiago:

Osoko bilkurako bozketak
- 2023ko hirugarren soldata igoera onartzea (%0,5) (2023FOIG0001).
Bozketa: aho batez onartua.

- 2024ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onartzea (2023FAZE0001).
Bozketa: aho batez onartua.


- Txokoaldeko Altzonaz zubia birgaitu eta sendotzeko, eta Aginagako tunelaren obrak Txokoaldeko auzoan izango dituen eraginak murrizteko neurriak hartzeko helburuarekin ETS (Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea) eta Usurbilgo Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzea (2023HITZ0007).
Bozketa: aho batez onartua.

- Hiri Antolamenduko Arau Subisidiarioetako Ondare Katalogoaren Aldaketa Puntuala, ondare etnografikoko elementuen artean jasotako "Orbeldi presa eta indarretxea (ruina)" deskatalogatzeko Aldaketa Puntuala (05 aldaketa). Hasierako onarpena (2024HBES0004).
Bozketa: aho batez onartua.

- Taxi zerbitzuaren 2024ko hiri tarifak onartzea (HZ.06/2024-0063).
Bozketa: aho batez onartua.

- Mozioa: Palestina (2024IMOZ0001).
Bozketa: gehiengo osoz onartua. Alde: EHBildu eta PSE. Abstentzioa: EAJ.

- Mozioa: Martxoak 8 (2024IMOZ0002).
Bozketa: gehiengo osoz onartua. Alde: EHBildu eta PSE. Abstentzioa: EAJ.