Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Azpeitiko Musika Eskolak Juan de Antxieta XV. mendeko konposatzailearen izena hartu zuen sorreran, duela 40 urte baino gehiago. Herriko festa, ekintza eta mugimendu askotako partaide dira. Musika Eskolako ikasketek ez dute adin-mugarik: 2 urterekin hasita (musika familian) nahi duenak eman dezake izena, bakarlari zein talde modura.
Egitaraua:
-Juan de Antxieta Musika Eskola: piano, flauta, perkusio eta soka taldeak.
-Zumarte Musika Eskola: instrumentu-taldeak.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola, Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxabank.