Ordua: 19:00.
Tokia: Mikel Laboa plazan (euria balitz, frontoian).
Zehaztasunak: "2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ugaritan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide denek dituzte musika- ikasketak eta eskarmentua dute bai estudioan, bai zuzenekoetan. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan. Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bateria eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa) dira taldekideak. Euskarazko abestiak eta instrumentu akustikoekin egindako inprobisazioak uztartuta ikuskizun paregabea osatzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituta, ikusleak dantzan jartzen dituzte. 2023ko abenduan, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatutako lehen singlea eta "Esperoan" deituriko bigarren bideoklipa kaleratu zituzten".
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola, Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxabank.