Ordua: 17:30.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: "Hitzaldi honen bidez pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertu eta familiek nerabeen sexu-heziketan duten funtzioa indartu nahi da. Hauek dira, besteak beste, hitzaldiaren helburuak: gaur egungo eredu pornografikoa aztertzea, nerabeen hezkuntza-prozesuan sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak eskaintzea, gurasoak sexualitate-eremuko heziketa-lanetan ahalduntzea eta familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abarrak beste familiekin partekatzeko espazio bat sortzea".
Izen-ematea: doan, usurbilkultura.eus webgunean.
Oharra: plaza-kopurua mugatua da.
Nori zuzendua: haur eta nerabeen gurasoentzat.
Antolatzaileak: Gaztelekua, Hitz Aho Guraso Elkartea, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.