Aurten ere Kirol Astea, herri eragileen arteko lankidetzatik

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 4a, 08:39

Datorren udaberriko oporraldirako LHkoentzako Kirol Astea iragarri dute. Izen-ematea zabalik dago.

Aurten goizago datozen udaberriko oporretarako eskaintza Lehen Hezkuntzakoentzat. Iaz bezala, Usurbilgo Kirol Astea antolatu dute alor honetan jardunean dabiltzan zenbait herri eragileek; herriko pilota, futbol eta eskubaloi taldeak biltzen dituzten Pagazpe pilota elkarteak, Usurbil F.T.-k eta Usurbil Kirol Elkarteak.

6-12 urte arteko gaztetxoek datorren martxoaren 22an murgilduko dira bi asteko oporraldian. Tarte horretarako antolatu dute aipatu eragileok Usurbilgo Kirol Astea; hilaren 25ean hasi eta 28ra arte, 10:00-13:00 artean.

Ekimenerako izena esteka honetan eman daiteke jada martxoaren 22ra arte: Usurbilgo Kirol Astea
https://docs.google.com/forms/d/17EgwSy4b_iTmla3wUjfDu7GkhR_uNiLvms7gb7tIOjY/prefill?fbclid=IwAR1R1i2YlXYCFSAqlOVthEY7F9Tsnx27tBdHGKZlg6z4ZJaRKVELuGxkh3Q

Prezioa, 40 eurokoa izango da; 30 eurokoa, izena ematen duen gaztetxoak txokoetan anai-arrebarik baldin badu.


Elkarbizitza txangoa
Oporraldi horri begira, bestalde, gogoan izan, Ziortzak elkarbizitza saioa antolatu duela, aurreko urtean antolatutako ekintzak arrakasta handia izan ostean. "Gure aisialdi eskaintza LH5 eta LH6ko gazteei zabaltzea erabaki dugu". Apirilaren 2tik 4ra, Zarauzko Igerain aterpetxean izango dira. Hiru egun horietan, "ekintzez beteriko programaketa zabalaz gozatzeko aukera izango dugu", Ziortza gazte elkarteak aditzera eman duenez. Deialdi honetarako izen-ematea itxita dago.