Negua liburutegian

Ameli ipuin kontalariaren ipuin kontaketa saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 4a, 07:10

Sutegi udal liburutegiak haurrentzako ipuin kontaketa saioa eta 16 urtetik gorakoentzako idazketa tailerra antolatu ditu aste hasiera honetarako.

Negu garai honetan ere etenik ez Sutegi udal liburutegian. Asteotako hitzorduei beste bi ekimenekin emango diete segida aste hasiera honetan. Lehenik, gaur, Ameli ipuin kontalariaren saioa iragarri dute 4-5 urteko haurrentzat. Bihar, bestalde, idazketa tailerra Yolanda Arrieta herrikidearekin, Etumeta AEK euskaltegiarekin lankidetzan. Izan ere, euskaltegitik abiarazi duten 2. Etumeta Literatura Lehiaketaren testuinguruan egingo da saio hau. "Idaztea gustatzen zaizu eta nola hasi ez dakizu? Yolandak emango dizkizu ideia batzuk", iragarri dute liburutegikoek. Tailer honetan parte hartzeko aski izango da 16 urte izatea. Izen-ematea, liburutegian.

 

Negua liburutegian
Martxoak 4, astelehena
18:00 Ameli ipuin kontalariaren ipuin kontaketa saioa.
Nori zuzendua: 4 eta 5 urteko haurrentzat.
Iraupena: 45 mimutu.

Martxoak 5, asteartea
18:30etan hasita, idazketa tailerra Yolanda Arrietarekin.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.
Izen ematea: Liburutegian bertan.
Iraupena: ordu eta erdi.
Antolatzaileak: Etumeta Euskaltegiarekin elkarlanean antolatua.

Martxoak 20, asteazkena
19:00 Liburu aurkezpen-solasaldia: Iñaki Zabaletaren "Nazioa eta hizkuntza, Humboldtekin solasean".
Zehaztasunak: Liburu aurkezpen-solasaldia: "Nazioa eta hizkuntza, Humboldtekin korrika" solasaldia. Iñaki Zabaletak “Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan” liburua aurkeztuko du.
Iraupena: ordubete inguru.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.