Negua liburutegian

2. Etumeta Literatura Lehiaketari lotutako idazketa tailerra gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 5a, 08:00

Sutegi udal liburutegiak 16 urtetik gorakoentzako idazketa tailerra antolatu du astearte honetarako.

Ameli ipuin kontalariak 4-5 urteko haurrentzat eskainitako atzorako Sutegik iragarritako emanaldiaren ondotik, bigarren hitzordua antolatu dute udal liburutegikoek gaurko, martxoaren 5erako, herrikide batekin gainera. Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak idazketa tailerra eskainiko du, abian den 2. Etumeta Literatura Lehiaketaren testuinguruan.

Izan ere, Etumeta AEK euskaltegiak antolaturiko sorkuntza ekimen honetara batu da Sutegi udal liburutegia eta parte hartzaileentzat nahiz 16 urtetik gorako gainerako herrikideentzat interesgarria suerta daitekeen idazketa tailerra iragarri dute astearte honetarako. "Idaztea gustatzen zaizu eta nola hasi ez dakizu? Yolandak emango dizkizu ideia batzuk", iragarri dute liburutegikoek. Tailer honetan parte hartzeko aski izango da 16 urte izatea.

 

Negua liburutegian
Martxoak 5, asteartea
18:30etan hasita, idazketa tailerra Yolanda Arrietarekin.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.
Iraupena: ordu eta erdi.
Antolatzaileak: Etumeta Euskaltegiarekin elkarlanean antolatua.

Martxoak 20, asteazkena
19:00 Liburu aurkezpen-solasaldia: Iñaki Zabaletaren "Nazioa eta hizkuntza, Humboldtekin solasean".
Zehaztasunak: Liburu aurkezpen-solasaldia: "Nazioa eta hizkuntza, Humboldtekin korrika" solasaldia. Iñaki Zabaletak “Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan” liburua aurkeztuko du.
Iraupena: ordubete inguru.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.