#A21

Ohiko hautesleku kopurua datozen hauteskundeetan eta kokalekuetan aldaketarik ez

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 5a, 11:07

Otsailaren 22an lehendakariak deialdi ofiziala egin zuenetik, abian dira apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen prestaketa lanak. Astearte honetako, martxoaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak berri eman duenez, Gipuzkoako eta eskualdeetako hauteskunde batzordeak osatu dituzte. Usurbil Donostiakoan kokatua dago.

Bestalde, hauteskundeotarako "Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrenda" ere plazaratu zuen GAO-k asteleheneko, martxoaren 4ko argitalpenean. Horren arabera, ohiko hautesleku kopuru bera izango du udalerri honek apirilaren 21eko hauteskundeetan,. Hauteslekuon kokalekuetan ere ez da aldaketarik izango.

Behin-behineko zerrenda da halere, Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak ezagutzera emandakoa. Datozen sei egunotan, "hautesleek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte mugaketa horren aurka Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzarraren aurrean, eta honek bost eguneko epean horien gaineko ebazpen irmoa emango du". Gerora, sarean emango dute ezagutzera behin betiko zerrenda "eta Udaletxeetan jendaurrean erakutsiko da, bozketaren aurreko hamar egunen barnean".

Ohi bezala, hiru mahai Udarregi ikastolan kokatuko dituzte, beste bi Kalezarko Haur Eskolan, eta mahai bana, Aginagako herri eskolan, Santuenea auzo elkartearen egoitzan eta Zubietako Lanbide Eskolan. Ohi bezala, gogoan izan; Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan eman beharko dute botoa apirilaren 21ean; Donostia aldean bizi direnek, aldiz, frontoi ondoko eskolan.


Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

PASEO LEARRITZA DE 52 (ZUBIETA)



Posta bidezko boto eskaera
Posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik duzue apirilaren 11ra arte. "Euskadin bizi diren edo aldi baterako Estatuan edo atzerrian bizi diren pertsonek" eskatu ahalko dute Correoseko bulegoan edota online correos.es bidez. Eskaera egin ahala, apirilaren 1etik 14ra jasoko ditu eskatzaileak, modalitate horretan botoa emateko beharrezko dokumentu eta boto-paperak. Baliabideok jaso ahala, dokumentazioa eta botoa Correoseko bulegoan aurkezteko apirilaren 17ra arteko epea izango dute eskaera egin dutenek.

Atzerrian bizi direnak
Aldi baterako nahiz modu iraunkorrean atzerrian bizi direnek ere boto eskubidea bermatua izango dute, ohi bezala, apirilaren 21ean ere. Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, aldi baterako atzerrian bizi diren "pertsona horiek jada inskribatu daitezke “ez-egoiliar” gisa Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan", martxoaren 23a baino lehen. Gero, "egoiliarrak posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia jaso dezake Kontsuletxean, edo Eusko Jaurlaritzaren https://euskadi.eus webgunetik, edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren webgunetik ere jaits dezake. Eskaera egin ondoren, Hautesle Erroldaren bulegoak posta ziurtatuaren bidez bidaliko ditu dokumentazioa eta boto-paperak, hautesleak ere posta ziurtatuaren bidez bidal ditzan Euskadiko bere hauteskunde-mahaira martxoaren 26tik apirilaren 17ra bitartean".

Modu iraunkorrean atzerrian bizi direnen kasuan, aldiz, Euskadiko hauteskundeetan lehenengo aldiz, eta LOREG lege organikoaren 75. artikulua aldatu izanaren ondorioz (boto erregutua), modu iraunkorrean atzerrian bizi diren eta CERA-AEHEn inskribatuta dauden pertsonek, automatikoki jasoko dute dokumentazioa etxean eskatu beharrik izan gabe", martxoaren 16tik 22ra, hilaren 27tik 31ra boto-paperak. Gero, Kontsuletxera helarazi beharko dute posta ziurtatuaren bidez edo Kontsuletxeko hautetsontzian sartu, apirilaren 13tik 18ra.