#A21

Martxoa amaieran argituko da, hauteskunde eguneko mahaikideak nortzuk izango diren

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 7a, 10:36

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunerako mahaikideen zozketa eta hautaketen jakinarazpenak martxoa amaieran helaraziko dira.

Udaberriko oporrak hasteko bezperatan jakinaraziko zaie apirilaren 21an hauteskunde egunez nortzuei egokituko zaien lan egitea hauteslekuetan. Izan ere, dakizuenez, hauteslekuotako mahaiak herrikideez osatzen dira. Hauek zozketa bidez hautatzen dira, Usurbilgo kasuan, udalbatza biltzen den osoko bilkuretako batean. Aplikazio informatiko batek erabaki ohi ditu ausaz, mahaikideak nortzuk izango diren. 

Zozketak martxoak 21-25 artean
Hauteskunde eguna noiz deitu den kontuan izanda, horri begirako prestaketa lanak bideratzeko egutegi bat finkatzen da. Egutegi horren arabera, izatez, martxoaren 23tik 27ra egin beharko dira zozketak eta hilaren 24tik 30erako tartea dago jakinarazpenen berri emateko.

Bistan denez, ordea, aurten, udaberriko oporraldi betean egokituko dira egun horiek. Horren aurrean, hainbat udalek zozketa hauek egiteko epea aurreratzea eskatu dute asteotan. Azken orduotan, EAEko Hauteskunde Batzordeak eskabide horri baiezkoa eman dio. Ondorioz, martxoaren 21etik 25erako tartea izango dute udalek zozketa hauek egiteko. 

Osoko bilkura lehenago
Usurbilen Udalak zozketa hau, hilabete honi dagokion osoko bilkura noiz egingo duen zehaztean jakinaraziko du ofizialki, baina ezohiko egunean egingo dela ziurtatua dago. Izan ere, hilero azken ostegunetan egiten dute osoko bilkura, baina oraingoan, martxoaren 28a jaieguna izango da. Beraz, osoko billkura hau aurreratu egingo dute, uztailean edota abenduan egiten duten moduan. Argi dagoena da gaurkoz, martxoa amaieran jakinaraziko duela Udaltzaingo bidez, nortzuk osatuko dituzten apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunez, herrian zabalduko diren hauteslekuetako mahaiak.

Guztira, zortzi mahai izango dira osatu beharko direnak; hiru Udarregi ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, beste mahai bana Aginagako eskolan, Santueneko auzo elkartearen egoitzan edota Zubietako Lanbide Eskolan. Lehendakariak eta bi bokalek osatzen dute mahai bakoitza, eta kide bakoitzarentzat bi ordezko ere izendatzen dira. Guztira, honenbestez, 72 herrikide hautatuko dituzte apirilaren 21eko hauteskunde egunerako.

Hauei beste bederatzi erantsi behar Zubietan. Donostia aldean bizi diren zubietarrek botoa emateko bederatzigarren mahaia hango eskolan kokatuko dute. Kasu horretan, Donostiako Udalari dagokio mahai horretako kideak hautatzea. Gipuzkoako hiriburuko udalak jakinarazi berri duenez, zozketa martxoaren 21ean goizeko 9:00etan egingo dute, Easo kaleko 41 zenbakiko Udalinforen bulegoan. Zozketako emaitzak donostia.eus bidez jakinaraziko dituzte.

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

PASEO LEARRITZA DE 52 (ZUBIETA)



Posta bidezko boto eskaera
Posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik duzue apirilaren 11ra arte. "Euskadin bizi diren edo aldi baterako Estatuan edo atzerrian bizi diren pertsonek" eskatu ahalko dute Correoseko bulegoan edota online correos.es bidez. Eskaera egin ahala, apirilaren 1etik 14ra jasoko ditu eskatzaileak, modalitate horretan botoa emateko beharrezko dokumentu eta boto-paperak. Baliabideok jaso ahala, dokumentazioa eta botoa Correoseko bulegoan aurkezteko apirilaren 17ra arteko epea izango dute eskaera egin dutenek.

Atzerrian bizi direnak
Aldi baterako nahiz modu iraunkorrean atzerrian bizi direnek ere boto eskubidea bermatua izango dute, ohi bezala, apirilaren 21ean ere. Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, aldi baterako atzerrian bizi diren "pertsona horiek jada inskribatu daitezke “ez-egoiliar” gisa Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan", martxoaren 23a baino lehen. Gero, "egoiliarrak posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia jaso dezake Kontsuletxean, edo Eusko Jaurlaritzaren https://euskadi.eus webgunetik, edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren webgunetik ere jaits dezake. Eskaera egin ondoren, Hautesle Erroldaren bulegoak posta ziurtatuaren bidez bidaliko ditu dokumentazioa eta boto-paperak, hautesleak ere posta ziurtatuaren bidez bidal ditzan Euskadiko bere hauteskunde-mahaira martxoaren 26tik apirilaren 17ra bitartean".

Modu iraunkorrean atzerrian bizi direnen kasuan, aldiz, Euskadiko hauteskundeetan lehenengo aldiz, eta LOREG lege organikoaren 75. artikulua aldatu izanaren ondorioz (boto erregutua), modu iraunkorrean atzerrian bizi diren eta CERA-AEHEn inskribatuta dauden pertsonek, automatikoki jasoko dute dokumentazioa etxean eskatu beharrik izan gabe", martxoaren 16tik 22ra, hilaren 27tik 31ra boto-paperak. Gero, Kontsuletxera helarazi beharko dute posta ziurtatuaren bidez edo Kontsuletxeko hautetsontzian sartu, apirilaren 13tik 18ra.