Udalak, Kafe Tertuliak eta hilaren 23an irekiko duten Usurbilgo Emakumeon Etxeko talde sustatzaileak segidan datozen hitzorduak antolatu ditu Emakumeen Egun honetarako. "Martxoaren 8rako prestatutako egitarauak “borrokarako, elkartzeko eta ospatzeko” helburuak ditu. Hala, Emakumeen Etxeko II. Asanblada, elkarretaratzea eta pikoteo musikatua egingo dituzte, 18:00etan hasita".
Hasteko, Emakumeon Etxeari lotutako bigarren asanblada. Iaz egindakoari segita, oraingo honetan, "helburua izango da Emakumeon Etxearen funtzionamendua zein izango den gogoraraztea, osatzen ari diren programazioa partekatzea eta ideia berriak jasotzea, eta, azkenik, martxoaren 23ko irekiera prestatzea".
Asanbladaren ostean, plazara ateratzeko unea izango da. Mobilizazioa egingo da Mikel Laboa plazan, eta bertan, deitzaileek aurreratu dutenez, "hainbat emakumeren ahotsak aterako dituzte plazara, Mikel Laboa plazan egingo duten elkarretaratzean. Azkenik, pikoteo musikatua egingo dute, Artzabalen".
Martxoak 8, ostirala
18:00 Emakumeon Etxeko 2. Asanblada Potxoenean.
19:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
21:00 Pikoteo musikatua Artzabalen. Prezioa: 10 euro, edariak aparte.
Txartelak Aitzagan, Txirristran eta Artzabalen salgai.
Antolatzaileak: Usurbilgo Emakumeon Etxea, Kafe Tertulia eta Usurbilgo Udala.