23. Korrika badator! Martxoaren 19an helduko da geure artera, gauez. Etumeta AEK euskaltegiak jakinarazi du ibilbide zehatza eta lekukoa nortzuk eta nondik nora eramango duten. Horrekin batera, lasterketa datorrenez, AEKren ekimena girotzeko osatu duten egitarau zabala ere plazaratu du. Ekimen gehienak, hilaren 19an bertan izango dira bai Kaxkoan, baita Aginagan eta Zubietan ere; Korrika Eguna iragarri dute eragile hainbat lankidetzan jarri dituen ekimenak. Ez da faltako jan-edanik edota lasterketa aurreko beroketa ariketarik ere. Musikaz edo bertsoz girotuko dira gainera.
Halere, eguna ikastetxeek emango diete hasiera, haien Korrika Txikiekin. Korrika Egunaren aurretik eta ondoren ere ez da ekimenik faltako. Honatx antolatzaileek NOAUA!ri helarazitako egitaraua:
23. Korrika Kulturala Usurbilen
Martxoak 11-15, astelehenetik ostiralera
16:15-16:45 AEK laguntzeko azoka solidarioa Agerialdeko patioan.
Antolatzaileak: Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikasleak.
Martxoak 13, asteazkena
18:00 Bertso tailerra Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Ondoren, pintxoak eta sagardoa.
Martxoak 16, larunbata
18:30 "Bizkarsoro" filmaren proiekzioa Zubietako Kaxkapen.
Martxoak 19, asteartea
14:30 Korrika Txikiak Zubietan, Aginagan eta Usurbilen.
Kaxkoan:
17:00 Familia plana Zirimarak antolatua.
18:30 Txokolatada.
19:30 Bertso saioa, bertso eskolakoen eskutik.
20:00 Atari irekia Aitzagan. Txartelak 12 eurotan Aitzagan.
20:30 Gazte-ilunabarra Aztarrika Gazte Asanbladakoen eskutik.
Zubietan:
20:30 Afaria:
-Bokadiloak: patata tortila, xolomoa (gazta edo piperrekin).
-Edaria, postrea eta kafea.
-Prezioa: 6 euro.
Aginagan:
20:30 Afaria: patata tortila, txorizo egosia eta sagardoa.
21:00 Dja girotzeko eta karaokea.
23:10 Korrikarako prestatuko gara.
Martxoak 21, osteguna
18:00 Kultur ibilbidea Usurbilen barrena, Etumeta AEK euskaltegi paretik abiatuta: musika, abeslariak, erraldoiak...