Bera Berak Oiardon entrenatuko du astearte honetan

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 12a, 08:06

Usurbil K.E.-tik jakinarazi dutenez, entrenamendu saio hau ikusteko aukera izango da.

Ezohiko entrenamendu saio bati lekua egingo zaio astearte honetan, martxoaren 12an, Oiardo kiroldegian. Usurbil Kirol Elkartetik jakinarazi dutenez, Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldeak Usurbilgo azpiegitura honetako pistan egingo du biharko prestaketa saioa 18:30-20:00 artean. Entrenamendu saio irekia izango dela ohartarazi dute herri honetako eskubaloi taldeen bilgunetik. Beraz, bertara joateko aukera izango duzue, hala nahi izanez gero. Horretarako, "gradak jarrita egongo dira" Usurbil K.E.-etik berri eman dutenez.

Gogoan izan, Bera Bera taldeko kideen artean bi herrikide daudela; Kalezarko Esther Arrojeria jokalarien artean, eta Jon Begiristain da taldeko bigarren entrenatzailea aurten estreinakoz. 2012ko urrian debutatu zuen Arrojeriak. 11 urte pasatxo egin ditu ohorezko mailan. Hainbat garaipen erdietsi dituzte ordutik. Iaz, esaterako, Superkopa eta Kopako tituluak. Aurtengoan, maiatzaren 10etik 12ra Donostiako Illunben jokatuko den Erreginaren Kopako azken faserako sailkatu da Bera Bera. 


Hitzordu gehiago
Ez da aste honetarako eskubaloi taldeek elkartetik iragarri duten hitzordu bakarra. Segidan duzue, datorren astebururako iragarri diren eskubaloi eta futbol neurketen berri:



Kirol hitzorduen agenda
Eskubaloia Kiroldegian
Martxoak 12, asteartea
18:30-20:00 Bera Berako emakumezko talde profesionaalnren entrenamendu saioa Oiardo kiroldegian. Entrenamendua ikusteko aukera iznago da.

Martxoak 16, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil KE A-Aiala C ZKE
11:15 Infantil mutilak: Usurbil KE B-Ereintza Aguaplast
12:30 Infantil mutilak: Usurbil KE A-Amenabar A ZKE
15:45 Kadete neskak: Usurbil KE-Astigarraga GYS Sport Elgoibar
17:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE-Aloñamendi
19:45 Senior neskak: Urbil-Usurbil KE-Aloña Mendi

Martxoak 17, igandea
10:30 Kadete mutilak: Usurbil KE-MEK Eibar Eskubaloia
12:00-13:15 Benjamin eta alebinen entrenamenduak.


Futbola 
Martxoak 16, larunbata
Haranetik kanpo:
11:00 Kadeteak, Oñatiko Azkoagainen: Aloña Mendi B-Usurbil FT
11:25 Infantil mutilak, Donostiako Cesar Beniton: Lengokoak SD B-Usurbil FT
12:00 Infantil neskak, Hondarribiko Ondartzan: Hondarribia FE-Usurbil FT
14:00 Kadeteak, Donostiako Matigoxotegin: Internacional CD-Usurbil FT B
15:55 Gorengoen jubenilak, Donostiako Felix Garinen: Arrupe Chaminade CDDF B-Usurbil FT
16:00 Gorengoen neskak, Zestoako Iraetan: Zestoa KB-Usurbil FT
17:30 Erregionalak, Irungo San Jose Obreron: Dunboa Eguzki CD-Usurbil FT B

Martxoak 17, igandea
Haranen:
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT B-Zarautz KE B
17:00 Gorengoen mutilak: Usurbil FT-Hondarribia FE

Haranetik kanpo:
11:00 Kadete neskak, Añorgako Rezolan: Añorga KKE B-Usurbil FT
12:00 Kadete neskak, Oiartzungo Karla Lekuonan: Oiartzun KE B-Usurbil FT B