23. Korrika

Petoak eta banderolak euskaltegian ere salgai

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 13a, 10:15

23. Korrika bideratzear den honetan, petoak eta banderolak salgai dituela gogorarazi du Etumeta AEK euskaltegiak.

23. Korrika abiatu bezperan gara jada. Ostegun honetan, martxoaren 14an ekingo diote euskararen aldeko lasterketari Irunetik. Gogoan izan, hilaren 19an gaueko 22:50 aldera helduko da gure artera. Ordurako dena prest izateko, milaka lagun batuko dituen hitzorduari merezitako harrera egiteko kontuan izan, Etumeta AEK euskaltegitik helarazi diguten ohar honi. Salgai dituzte soinean janzteko petoak 6 eurotan, baita leiho zein balkoietan zintzilikatzeko banderolak ere 5 eurotan.

Petoak ere salgai dituzue egunotan, Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikasleek Agerialdeko patioan antolaturiko elkartasun azokan ere. Ekimen honetan salgai dituzten jaki eta bestelako produktuen bidez jasotako laguntza gero, AEKra bideratuko dute.

Honatx datorren 23. Korrikara begira antolatu duten ekimen zikloa:


23. Korrika Kulturala Usurbilen
Martxoak 11-15, astelehenetik ostiralera
16:15-16:45 AEK laguntzeko azoka solidarioa Agerialdeko patioan.
Antolatzaileak: Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikasleak.

Martxoak 13, asteazkena
18:00 Bertso tailerra Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Ondoren, pintxoak eta sagardoa.

Martxoak 16, larunbata
18:30 "Bizkarsoro" filmaren proiekzioa Zubietako Kaxkapen.

Martxoak 19, asteartea
14:30 Korrika Txikiak Zubietan, Aginagan eta Usurbilen.

Kaxkoan:
17:00 Familia plana Zirimarak antolatua.
18:30 Txokolatada.
19:30 Bertso saioa, bertso eskolakoen eskutik.
20:00 Atari irekia Aitzagan. Txartelak 12 eurotan Aitzagan.
20:30 Gazte-ilunabarra Aztarrika Gazte Asanbladakoen eskutik.

Zubietan:
20:30 Afaria:
-Bokadiloak: patata tortila, xolomoa (gazta edo piperrekin).
-Edaria, postrea eta kafea.
-Prezioa: 6 euro.

Aginagan:
20:30 Afaria: patata tortila, txorizo egosia eta sagardoa.
21:00 Dja girotzeko eta karaokea.
23:10 Korrikarako prestatuko gara.


Martxoak 21, osteguna
18:00 Kultur ibilbidea Usurbilen barrena, Etumeta AEK euskaltegi paretik abiatuta: musika, abeslariak, erraldoiak...