23. Korrika

Usurbilek Korrikari harrera egiteko bost egun baino ez

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 14a, 12:45

"Harro Herri", aldarripean 23. Korrika gaur, martxoaren 14an abiatuko dute Irunen arratsaldeko 16:00etan. Hilaren 24an Baionako helmugara iritsi arte, Euskal Herria alderik alde zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak. Tartean, nola ez, Usurbil. Hilaren 19an, gaueko 22:50 aldera helduko da gure artera Zubietako hipodromotik. Zubieta, Santuenea, Kalezar, herri erdigunea edota N634 errepide paretik Atxegalde ondotik igarota, bide beretik Aginaga zeharkatuko du lekukoa, Mapilen oriotarren esku utzi arte. Honatx euskararen aldeko lasterketa gure artera heltzeko iragarri diren ekimenak, ibilbidea, lekukoa nortzuk eta nondik nora eramango duten...


23. Korrika Kulturala Usurbilen
Martxoak 11-15, astelehenetik ostiralera
16:15-16:45 AEK laguntzeko azoka solidarioa Agerialdeko patioan.
Antolatzaileak: Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikasleak.

Martxoak 16, larunbata
18:30 "Bizkarsoro" filmaren proiekzioa Zubietako Kaxkapen.

Martxoak 19, asteartea
14:30 Korrika Txikiak Zubietan, Aginagan eta Usurbilen.

Kaxkoan:
17:00 Familia plana Zirimarak antolatua.
18:30 Txokolatada.
19:30 Bertso saioa, bertso eskolakoen eskutik.
20:00 Atari irekia Aitzagan. Txartelak 12 eurotan Aitzagan.
20:30 Gazte-ilunabarra Aztarrika Gazte Asanbladakoen eskutik.

Zubietan:
20:30 Afaria:
-Bokadiloak: patata tortila, xolomoa (gazta edo piperrekin).
-Edaria, postrea eta kafea.
-Prezioa: 6 euro.

Aginagan:
20:30 Afaria: patata tortila, txorizo egosia eta sagardoa.
21:00 Dja girotzeko eta karaokea.
23:10 Korrikarako prestatuko gara.


Martxoak 21, osteguna
18:00 Kultur ibilbidea Usurbilen barrena, Etumeta AEK euskaltegi paretik abiatuta: musika, abeslariak, erraldoiak...


Lekuko aldaketak

Nork Nondik nora
Zubieta  
1-Zubietako Eskola Txikia eta Zubietako Herri Batzarra Hipodromoa-Araeta
2-Lanbide Eskola Araeta- Etxeberri Txiki bidea 9
3-Ikaslan Etxeberri Txiki bidea, 9-Etxetxo
4-Fagor Automation Etxetxo-Artzabaleta
5-Enpresa Bidea Artzabaleta-Amiri
6-Orbeldi Dantza Taldea eta Zumarte Musika Eskola Amiri-Santueneako bidegurutzea
Usurbil  
7-Aitzaga Kultur Elkartea Santueneko bidegurutzea-Oxtape
8-Aztarrika Gazte Asanblada Oxtape-Egurtzegi
9-Udarregi ikastola Egurtzegi-Txirikorda ondoko Aranerrekako zubia 
10-Elhuyar Aranerrekako zubia-Puntapax-Bordaberri-Errekatxiki-Kale Nagusia-Eliza
11-Usurbilgo Udala Eliza-Kale Nagusia-N634-Kaparoz
Aginaga  
12-NOAUA! Kultur Elkartea eta Ta Puntu N634: Kaparoz-Lasao
13-Usurbilgo EHBildu N634: Lasao-Galardiko gasolindegia
14-Aginagako herria N634: Galardiko gasolindegia-Mapil

 

Ordua Kilometroa Tokia
22:53:38 1365 Zubietako hipodromo etorbideko zubia
22:57:04 1366 Irigoien, 34 (Zubieta)
23:03:34 1367 Learritza pasealekua, 23 (Zubieta)
23:10:04 1368 Learritza pasealekua, 23 – Amiri (Zubieta)
23:16:34 1369 Santuenea, 37
23:23:04 1370 Belmonte, 1 (Kalezar)
23:29:34 1371 Puntapax, 24 (Artzabal)
23:36:04 1372 N-634- 4
23:42:34 1373 N.634-5
23:49:43 1374 Aginaga, 12
23:57:31 1375 N-634 KM- 8, Aginagako Mapil baserriaren aurrean (Hemen Oriok hartuko du lekukoa)