Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa ostiralean Oiardon

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 15a, 07:34

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren baitan antolaturiko ekimeneko saioetako bat ostiral honetan, martxoaren 15ean egingo da Usurbilen.

Abian da hilabete hasieratik Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa. Ekimen honen 44. edizioaren antolakuntzan batu dira Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkartea. Bi atal ditu lehiaketa honek; batetik, herrialde mailako aipatu bertsozaleen elkarteak antolaturiko bat-batekoa. Bestetik, Udarregi kide duen Gipuzkoako ikastolen elkarteak prestaturiko bertsopaper lehiaketa. 

Bertso idatzien txapelketa hau era berean, bi modutan parte hartu ahalko da; presentzialki edo online. Aurrez aurrekoei dagokienean, eskualde bakoitzean saio bana iragarri dute. Hilaren 1ean, Errenterian egin zuten saioetako bat, hilaren 5ean Azpeitian, bi egun geroago Zumarragan, biharamunean Hernanin, asteartean Tolosan egin zuten, ostegun honetan Eskoriatzan, eta bihar, hilaren 15ean, Usurbilen!

Hilaren 22an egingo duten Elgoibarko azken saioaren aurretik, Oiardo kiroldegian antolatu dute, LH 3. mailatik DBH 2. mailara arteko ikasleei zuzenduriko ekimen hau, ostiral goiz honetan, martxoaren 15ean.

Hiru ataletan banatuko dute hitzordu hau:

Martxoak 15, ostirala
09:30-10:30 Bertsoak idatzi.
10:30-11:30 Bertso saioa. Tarte honetan, ikasleek beren saiotxoa ekar dezakete prestatuta taldeka nahiz bakarka aurkezteko.
11:30-12:00 Bertso idatzien sari-banaketa.

Antolatzaileak: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.