20. Soinurbil

Asteburu bete musika ekitaldi

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 15a, 13:35

Erromintxelak, Ene Kantak, Landarbaso abesbatza eta Andoaingo musika banda. Musikaz blai datorkigu asteburua, Zumartekoen 20. Soinurbil Musika Asteari esker.

20. Soinurbil Musika Astea


Martxoak 15, ostirala
19:00 Erromintxelak taldea Mikel Laboa plazan (euria balitz, frontoian).
Zehaztasunak: "2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ugaritan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide denek dituzte musika- ikasketak eta eskarmentua dute bai estudioan, bai zuzenekoetan. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan. Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bateria eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa) dira taldekideak. Euskarazko abestiak eta instrumentu akustikoekin egindako inprobisazioak uztartuta ikuskizun paregabea osatzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituta, ikusleak dantzan jartzen dituzte. 2023ko abenduan, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatutako lehen singlea eta "Esperoan" deituriko bigarren bideoklipa kaleratu zituzten".



Martxoak 16, larunbata
11:30 "Ene Kantak" dantza ikuskizuna Zubietako frontoian.
Zehaztasunak: "Ene Kantak euskarazko haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Ideia angustia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta, horretarako, abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen dituzte. Horrez gain, koreografia errazak prestatzen dituzte, txikiek imitatu eta ongi jarraitu ditzaten. “Dantzan” ikuskizun berezian, “Ene kantak”eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara. Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, eta pantailan agertuko diren bideoen laguntzarekin, ipuin edo istorio bat kontatzen dute abesti guztiak uztartu eta dantzaldiari forma emanez. Saioan zehar publikoak ez du atsedenerako tarterik izango. Irria eraginez, denak dantzan jarriko dituzte gure lagunek. Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau".
Sarrerak: 4 euro aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.


Martxoak 16, larunbata
19:00 Landarbaso Abesbatza Salbatore Elizan.

Zehaztasunak:
Bakarlaria: Erik Carrero.
Perkusioa: Jon Padilla.
Pianoa: Miren Gabirondo.
Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi.

EGITARAUA
Mo Ghile Mear ..................... Desmond Earley (1974)
My Lord, What a morning Zorion H.T.Burleigh (1866- 1949)
Requiem ............................ Craig H. Johnson (1962)
Ametsetan ............................... Javier Busto (1949)
Oi nere zoragarria ............... Laura Jēkabsone (1985)
Maitia nun zira ............... Uruñuela Jose (1891-1963)
Dizdizka Zeruan .......................... Eva Ugalde (1973)
Txoria txori ................................ Eva Ugalde (1973)
Ama Begira Zazu ........................... Moises Bautista Victor Zubizarreta (1899 - 1970)
Xalbadorren heriotzean . . . . Xabier Lete / Iker Gonzalez Laura Jēkabsone (1985)


Martxoak 17, igandea
12:00 Andoaingo Musika Banda kalean, 13:00ean frontoian.
Zehaztasunak:
"Zuzendaria: Mikel Emezabal. Andoaingo Udal Musika Eskolako Banda 1997ko ekainean sortu zen. Andoaingo Udal Bandari jarraipena eman zion, 1972an bere ibilbidea eten eta gero. Aro berrian irakasle eta musika ikasleen ahaleginak batzen jakin du, ilusioari eta asteroko lanari esker proiektua bizirik mantentzen baitute. Adin askotako kideek musikaren bidez elkarbanatzen dute euren pasioa. Talde honek kideen motibazioa baliatzen du kalitate tekniko eta musikalaren helburu".
Egitaraua:
Concerto d ́amore ........................... Jacob de Haan
- Maestoso - Allegro Molto
- Adagio.
- Swing Tempo - Adagio.
Camino de Rosas (kontzerturako pasodoblea) . . . José Franco
Thank you for the music .........................from ABBA
Arr. Denis Armitage

Pirates of the Caribbean Symphonic Suite . Klaus Badelt arr. John Wasson
Jaialdia (euskal selekzioa) ....................... Iñaki Urkizu
Do-Re.Mi (The sound of music) ............. Richar Rodgers arr. Takashi Hoshide
The numbers five......................arr. Claudio Battaglia

Martxoak 21, osteguna
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.
Zehaztasunak: "Azpeitiko Musika Eskolak gonbidatuta, Zumarte Musika Eskolako ikasleak Azpeitira joango dira musika-trukea egitera. Zumarte Musika Eskolako ikasleek urtean zehar eskolako taldeetan lantzen dutena aurkeztuko dute Azpeitian".


Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola, Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxabank.