Ia hiru egun egingo ditu Nafarroan, ostegunean Irundik abiatu zen euskararen aldeko lasterketak. Ostiral arratsaldean sartu zen Baztan aldetik, eta herrialde berean segiko du 23. Korrikak astelehen goizaldera arte. Larunbat honi, martxoaren 16ari dagokionean, Pirinio inguruetatik Iruñearako bidea hartuko du; Zangotza zeharkatu du goizaldean, Irunberri... Datozen orduotan, Burlata eta Atarrabia aldetik 17:14 aldera helduko da Nafarroako hiriburura. Iruñerritik hegoalderantz joko du gero Garesera bidean. Mendigorria izango da larunbata agurtu aurretik igaroko duen azken udalerria. Hortik aurrera, Nafarroako erriberan barneratuko da AEK-ren ekimena.
Zuzenean 24 orduz
Euskararen aldeko lasterketa zuzenean jarraitu ahalko duzue 24 orduz, EITB-ren seinalearen bidez, albiste honi atxikia duzuen bideoan.
Gogoan izan, 23. Korrika Usurbila heltzeko hiru egun geratzen dira!