Hirugarren eguna du 23. Korrikak Nafarroan. Ostiralaz geroztik bertan da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Gaurkoan, erriberatik barrena dabil AEK-ren ekimena. Gauean zehar, Artaxoa, Tafalla, Miranda de Arga edota Faltsez zeharkatu ostean, erriberan esnatu da 23. Korrika. Martzilla, Alesbes edota Cadreita zeharkatu ostean, egunean zehar, Castejon, Tutera, Cascante, Arguedas, Milagro, Azagra, San Adrian, Andosilla, Carcar, Lodosa eta Sesma, udalerri guztiotatik igaroko da gauerdia baino lehen. Astelehen goizaldean zeharkatuko ditu Nafarroako azken herriak; Allo, Lizarra, Murieta, Antzin eta Acedo. Gero, Araban sartuko da eta bertan egingo du eguna euskararen aldeko lasterketak.
Zuzenean 24 orduz
Euskararen aldeko lasterketa zuzenean jarraitu ahalko duzue 24 orduz, EITB-ren seinalearen bidez, albiste honi atxikia duzuen bideoan.
Gogoan izan, 23. Korrika Usurbila heltzeko hiru egun geratzen dira!