#A21

Osteguneko osoko bilkuran hautatuko dituzte datozen hauteskundeetarako mahaikideak

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 18a, 12:01

Martxoaren 21erako deitu duten osoko bilkuran aukeratuko dituzte hilabete geroago egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideak. Zozketa egin eta hurrengo egunetan helduko zaie jakinarazpena hautatuei, udaltzainen eskutik.

Martxoko osoko ohiko bilkurako gai-zerrenda helarazi berri du Usurbilgo Udalak. Izan ere, betiko moduan, hilabeteko azken ostegunean ez, datozen jaiegunak tarteko, azkenaurrekoan egingo da; hiru egun barru, beraz, hilaren 21ean. 

Besteak beste, Txirikordako obra kontratuaren suntsiketa edota goi- eta behe-saneamenduko sareen mugaketa hartuko dute ahotan udal ordezkariek. Horrez gain, hilabete barru, apirilaren 21erako deituak dauden Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira osatu beharreko mahaietako kideak hautatuko dituzte zozketa bidez. Aplikazio informatiko batek ausaz aukeratuko ditu egun horretan, lan egitea egokitu zaien herritarrak. Zozketa egin ostean, udaltzaingoak jakinaraziko du atez ate nortzuk izan diren hautatuak.

Gogoan izan, zozketa hauek egiteko epea berez, martxoaren 23tik 27ra finkatua zegoen. Datozen jai egunok tarteko, ordea, hainbat udalek zozketa hauek egiteko epea aurreratzea eskatu dute asteotan. Berriki, EAEko Hauteskunde Batzordeak eskabide horri baiezkoa eman zion. Ondorioz, martxoaren 21etik 25erako tartea izango dute udalek zozketa hauek egiteko. Usurbilgoari dagokionean, epealdi horren lehen egunean egokitu da osoko bilkura. 

72 herrikide
Guztira, zortzi mahai izango dira osatu beharko direnak apirilaren 21ean; hiru Udarregi ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, beste mahai bana Aginagako eskolan, Santueneko auzo elkartearen egoitzan edota Zubietako Lanbide Eskolan. Lehendakariak eta bi bokalek osatzen dute mahai bakoitza, eta kide bakoitzarentzat bi ordezko ere izendatzen dira. Guztira, honenbestez, 72 herrikide hautatuko dituzte apirilaren 21eko hauteskunde egunerako, nahiz haietatik 24 izango diren lan egin beharko dutenak.

Hauei beste bederatzi erantsi behar Zubietan. Donostia aldean bizi diren zubietarrek botoa emateko bederatzigarren mahaia hango eskolan kokatuko dute. Kasu horretan, Donostiako Udalari dagokio mahai horretako kideak hautatzea. Gipuzkoako hiriburuko udalak jakinarazi berri duenez, zozketa martxoaren 21ean goizeko 9:00etan egingo dute, Easo kaleko 41 zenbakiko Udalinforen bulegoan. Zozketako emaitzak donostia.eus bidez jakinaraziko dituzte.

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

PASEO LEARRITZA DE 52 (ZUBIETA)



Posta bidezko boto eskaera
Posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik duzue apirilaren 11ra arte. "Euskadin bizi diren edo aldi baterako Estatuan edo atzerrian bizi diren pertsonek" eskatu ahalko dute Correoseko bulegoan edota online correos.es bidez. Eskaera egin ahala, apirilaren 1etik 14ra jasoko ditu eskatzaileak, modalitate horretan botoa emateko beharrezko dokumentu eta boto-paperak. Baliabideok jaso ahala, dokumentazioa eta botoa Correoseko bulegoan aurkezteko apirilaren 17ra arteko epea izango dute eskaera egin dutenek.



Osoko bilkura
Eguna: martxoak 21, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2024ko otsailaren 29ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko otsailaren 26tik martxoaren 12ra (2024/241-2024/315).
3.- 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaikideen zozketa.
4.- Goi- eta behe-saneamenduko sareen mugaketa (HZ.06/2020-0263).
5.- Txirikordako obra kontratuaren suntsiketaren likidazio juridiko eta ekonomikoaren behin-behineko emaitzari Contrucciones Murias S.A.-k aurkeztutako alegazioak ez onartzea eta behin behineko likidazio juridiko ekonomikoa behin betikotzat jotzea (ID.05/2021-0054).
6.- Galderak eta eskaerak.