Ekaitza iragarri du astelehen iluntze honetarako, martxoaren 18rako Euskalmet meteorologia agentziak. "Zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta zenbait lekutan handiak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra (1-2 cm) egin dezake, ekaitz-guneetan tximistak eta haize-boladak gogorrak izan daitezke (60-80 km/h). Trumoi-ekaitzak mendebaldetik ekialdera mugituko dira", ohartarazi du Euskalmet-ek. Horregatik, prezipitazio handiagatik abisu horian izango gara iluntzeko 20:00etan hasi eta goizaldeko 3:00ak arte.
Honenbestez, astelehen honetan, Usurbilen, "egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da erdi mailako hodeiekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu eta hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da. Egunaren lehen partean, euri txikia egin dezake mendebaldean. Egunaren bigarren partean euri txiki-ertaina egingo du, zenbait lekutan ugaria. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Goizean haizea iparraldetik finkatuko da eta ahul ibiliko da; arratsaldean indartu egingo da, tarteka bizi ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez: egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
23. Korrika gure artera helduko den astearterako, hilaren 19rako, "goizaldean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta arratsalderako partez hodeitsu geldituz joango da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituz. Goizaldean eta goizean goiz euri txikia egin dezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta eguerdi partean eki-osagaitik finkatuko da, ipar-ekialdekoa nagusituko da, tarte biziekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Asteazkenean, "goiz-lanbroa. Zerua partez hodeitsu agertuko da erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin; arratsaldean hodeitsu edo oso hodeitsu geldituz joango da. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak botako ditu eta trumoi-ekaitzak jo dezake. Hego-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogor batzuekin; arratsaldean haizeak indarra galduko du. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez Kantauri isurialdean eta gutxi jaitsiko dira gainerako lekuetan".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus atarian.