23. Korrika

Ia hogei lekuko aldaketa izango dira

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 19a, 13:54

Herri erakunde, eragile, elkarte, talde, lantegi... eta bestelakoek izango dute gaur gaueko 23. Korrikan lekukoa eskuartean hartzeko ohorea. Lekukoa nortzuk eta nondik nora eramango duten jakin nahi? Adi, Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegikoek kaleratu duten ondoko bideoari. 

Dena prest dago Usurbil ere "Harro Herri" dela adierazteko. 22:50 aldera sartuko da euskaltzaleen uholdea Zubietako hipodromoko zubitik. Segidan, Zubieta, Santuenea, Kalezar, Kaxkoa eta N634 paretik Atxegalde zein Aginaga zeharkatuko ditu 23. Korrikak, gauerdiaren bueltan lekukoa Mapilen oroitarren esku utzi arte. Tartean, hamar kilometroko bidea izango du lasterketak geure artean; zehazkiago esanda, 1365-1375 kilometro arteko bide-zatia.

Baionara heldu arte ezagutuko ez den, barnean ezkutuan mezua daraman lekukoa herri eragile askoren artean, eskuz esku ibiliko da. Nortzuk eramango duten eta nondik nora zehaztu eta ezagutzera eman du jada Etumeta AEK euskaltegiak. Segidan duzue zerrenda. Horrekin batera, ibilbidea zein den argiago ikusi eta lekuko aldaketak non egingo diren zehazten duen bideoa ere kaleratu dute. Albiste honi atxikia duzue.

Segidan ikusiko duzuen moduan, ia 20 lekuko aldaketa izango dira; batzuk kilometro osoa erreserbatu dute, kilometro erdia besteek. Ikusiko duzuen moduan, kultur eragileak daude lekukoa hartuko dutenen artean. Udala edota Zubietako Herri Batzarra gisako erakundeak. Ikastetxeek ere "harro herri" direla adierazteko aukera izango dute, baita zenbait lantegiek ere.

Lekuko aldaketak

Nork Nondik nora
Zubieta  
1-Zubietako Eskola Txikia eta Zubietako Herri Batzarra Hipodromoa-Araeta
2-Lanbide Eskola Araeta- Etxeberri Txiki bidea 9
3-Ikaslan Etxeberri Txiki bidea, 9-Etxetxo
4-Fagor Automation Etxetxo-Artzabaleta
5-Enpresa Bidea Artzabaleta-Amiri
6-Orbeldi Dantza Taldea eta Zumarte Musika Eskola Amiri-Santueneako bidegurutzea
Usurbil  
7-Aitzaga Kultur Elkartea Santueneko bidegurutzea-Oxtape
8-Aztarrika Gazte Asanblada Oxtape-Egurtzegi
9-Udarregi ikastola Egurtzegi-Txirikorda ondoko Aranerrekako zubia 
10-Elhuyar Aranerrekako zubia-Puntapax-Bordaberri-Errekatxiki-Kale Nagusia-Eliza
11-Usurbilgo Udala Eliza-Kale Nagusia-N634-Kaparoz
Aginaga  
12-NOAUA! Kultur Elkartea eta Ta Puntu N634: Kaparoz-Lasao
13-Usurbilgo EHBildu N634: Lasao-Galardiko gasolindegia
14-Aginagako herria N634: Galardiko gasolindegia-Mapil

 

Ordua Kilometroa Tokia
22:53:38 1365 Zubietako hipodromo etorbideko zubia
22:57:04 1366 Irigoien, 34 (Zubieta)
23:03:34 1367 Learritza pasealekua, 23 (Zubieta)
23:10:04 1368 Learritza pasealekua, 23 – Amiri (Zubieta)
23:16:34 1369 Santuenea, 37
23:23:04 1370 Belmonte, 1 (Kalezar)
23:29:34 1371 Puntapax, 24 (Artzabal)
23:36:04 1372 N-634- 4
23:42:34 1373 N.634-5
23:49:43 1374 Aginaga, 12
23:57:31 1375 N-634 KM- 8, Aginagako Mapil baserriaren aurrean (Hemen Oriok hartuko du lekukoa)