Adi, beraz, Aitzaga Kultur Elkarteak ekainean beteko dituen 30 urteen harira antolatu dituzten datorren aipatu liburuari buruzko solasaldiari, baita ekainaren 1erako prestatzen ari diren jaialdiari ere. Izan ere, sarrerak salgai dituzue.
Aitzaga K.E.-k 30 urte
Martxoak 21, osteguna
19:00 “Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak” liburuaren solasaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "erbesteratuen haurrak Esperientzia pertsonaletik eta arrazoi politikoengatik gurasoen erbestean edo deportazioan jaio, hazi edo bizi izan ziren haur eta gazteak. Herri honetako sufrimenduaren kroniketan inoiz agertu ez direnak. Maletadun haur eta nerabeak. Ikusezinak ziren. Hala ere, existitu ziren, existitzen dira. Joseba Sarrionandia, erbestean 36 urte eman dituen idazlea. Miren Azkarate, euskal errefuxiatu baten alaba, preso ohia, kazetaria eta liburuaren egilea".
Ekainak 1, larunbata
Egun osoko jaialdia:
13:00 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria
18:00 Fanfarrikant Brass Band
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
*Afaltzeko aukera izango da.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman edota Aitzagan salgai.
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.