Abestia eta bideoklipa
23. Korrikak badu soinu-banda, Maite Arroitajauregi "Mursego" gidari izan duen sortze lana; "pop-barroko kantu" gisa definitu dutena. Abestiarekin batera, bideoklipa ere prest. Amaia Badiola Elgezabalena da ikus-entzunezkoaren sorkuntza lana. "Batez ere, aurreko edizioetako artxiboko irudiz osatuta dago". Hala, Korrikak orain arteko edizio guztietan islatu dituen "mota guztietako bilakaerak" ikus daitezke. Segidan duzue letra gaur gauean abestu dezazuen eta albiste honi atxikita bideoklipa.
"Harro Herri"
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
Harro herri
Hona gu euskaldunak
Euskararen lagunak
Hats eta izerdi
Herri harro
Sarean ta kalean
Bihotza pil-pilean
Tik-tak, tik-tak, tik-tok
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Lurrarekin batera
Jira eta bira
Ku kukulumuxu
Koko kokoriko
Euskararen sarea
Ez da eroriko
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Hizkuntzak hiztunekin
Aberasten dira
Ku kukulumuxu
Ko-ko kokoriko
Algara batean
Edo afoniko
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
Ahoa bizi-bizi
Prest belarriak
Eskuz esku heldurik
Lehertu eztarriak
Argazki bat ipini
lasterka egina
Bihotz, muxu, irrintzi
Nik bai eragina!
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Lurrarekin batera
Jira eta bira
Ku kukulumuxu
Koko kokoriko
Euskararen sarea
Ez da eroriko
Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Hizkuntzak hiztunekin
Aberasten dira
Ku kukulumuxu
Koko kokoriko
Algara batean
Edo afoniko
Onlineko txatean
Ez zirri ez mirri
gorputzen epelean
ikimilikilkirri
Esku bat nirea
Bestea zurea
Eman bostekoa
Izan dadin gurea
Ikasten bazabiltza
Egin gurekin
Elkar ulertu arte
Ekin ta ekin
Hizkuntzak ikastera
Bagoaz kanpora
Zergatik ez herrian
Euskara ahora
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!
(irakurtzeko)
Ez badigute ematen,
arrazoia guri
Su emango diogu,
haien legeari
Omenduak
Oraingo honetan, Azterketak Euskaraz kolektibo gaztea omenduko du 23. Korrikak, "edo, zehazki, Baxoa eta Brebeta1 euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak".
Antolatzaileen esanetan, "aitortza hau haien egoera ezagutzera emateko bozgorailua izan daiteke: Euskal Herri osoan, eta hemendik kanpo ere, jakin dezatela gazte horiek egun ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori gure hizkuntzan burutu. Gainerako gazteentzat ere eredugarri izan daiteke ikustea egoera okerrenetan ere hainbat ikaslek ahalegina egiten dutela euskara hautatzeko".
Aplikazio berritua
Euskararen aldeko lasterketak egunotan ekarriko duenari buruzko xehetasun oro korrika.eus atarian ezagutu dezakezue. Webguneaz gain, aplikazioa ere prestatu du AEK-k. Zuen mugikorrean doan deskarga dezakezue. 23. edizioko berrikuntzetako bat da honako hau. "Aurreko ediziotik hona, guztiz itxuraldatuta dator: hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak (eta, noski, irabazleak) erakusten dira bertan". 23. Korrika zuzenean ikusi eta entzuteko aukera eskaintzen ari da, gainera.
Petoak eta banderolak
Milaka lagun batuko dituen hitzorduari merezitako harrera egiteko kontuan izan, Etumeta AEK euskaltegitik helarazi diguten ohar honi. Salgai dituzte soinean janzteko petoak 6 eurotan, baita leiho zein balkoietan zintzilikatzeko banderolak ere 5 eurotan.