23. Korrika

Zirimarak ere Korrika amaitu du bere familia plana

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 19a, 19:22

Zirimarak ere bat egin nahi izan du 23. Korrikarekin. Jolasean hasi eta lasterka amaitu du arratsalderako familia giroan egindako hitzordua.

Lasterka bizian doakigu Korrika Egun hau. Gaueko 23. Korrika noiz helduko zain, ikastetxeen bazkalosteko Korrika Txikien ondotik, tipi-tapa, tipi-tapa, korrika amaitu dute baita Zirimararen jolasetan parte hartzen aritu diren familiek. Aurrez eginiko zenbait jolasen ostean, frontotik herri erdiguneari itzulia eman diote lasterka bizian. Etumeta AEK euskaltegiko kideek sukaldaturiko txokolate jan ederrarekin borobildu dute arratsaldea, gauera begira indarberritzeko.