Lasterka, jolasean, kantuan... nork bere erara girotu du herria, 23. Korrika heldu aurreko tartea. Izan da, tartean, bertsotarako tarterik hartu duenik ere. Ondoko irudiko hirukotea hain zuzen; Haizea Unsain, Ihintza Astiazaran eta Oier Agirresarobe. Hirurak Udarregi ikastolako bertso eskolako kideak dira. Korrika Egun honetarako bertso sorta idatzi, frontoiko oholtza gainera igo eta ederki asko abestu dituzte. Ixak Arruti izan dute bidelagun, saioa musikatzen. Bertsotan ikusi eta entzun nahi dituzue? Klikatu albiste honi atxikitako bideoa.