Bideo-irudiak: AEK.
Bideoaren edizioa: Luis Jambrina/NOAUA.
Jendetza hurbildu da Korrikara. Zubietako Eskola Txikikoek Hipodromoko zubian hartu dute lekukoa lasarte-oriatarren eskutik. Zubieta igaro ondoren, euskararen aldeko lasterketak Santuenerako bidea hartu du. Kaxkora iritsi denean, jendetza zebilen lekukoaren atzetik. Kalezarretik Kale Nagusira jaitsi dira eta handik Txokoalde eta Aginagarako bidea egin dute. Gauerdian iritsi da Korrika Orioko lurretara. Usurbilgo ibilbide osoa bideo honetan ikus dezakezue berriro.
Bideo-irudiak: AEK.
Bideoaren edizioa: Luis Jambrina/NOAUA.