Usurbilgo gazte mugimenduak ez du parekorik, eta berriz lortu dute astearte gau honetan. Duela bi urte egin bezala, Aztarrika gazte asanbladako kideen eskutik berotu da herria, Zubietatik barrena gure artera bidean zetorren 23. Korrikarako.
Frontoia eta Aitzaga inguruan zirenak dantza batean jarri dituzte. Euskal abesti ezagunen erritmora gogotik egin dute dantza. Festa giro ezin ederragoan igaro dute euskararen aldeko lasterketa heldu aurreko tartea. Amaieran, ondoko talde argazkia atera dute, gaurkoan ezin egokiagoa zuten aldarriaren bueltan. Izan ere euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute, nola ez, Euskal Herri osorako.